Jaun Zuria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Jaun Zuria''' iparraldeko lur hotzetatik, Eskoziatik[[Eskozia]]tik-edo, [[Euskal Herria|Euskal Herriratu]] zela diote batzuk. Beste batzuk berriz, [[Sugaar]] eta [[Mundaka]]ko printzesa baten ([[Mari]]rena beste batzuen esanetan) semea zela diote. Larrua elurra bezain zuria omen zeukan, gariak eguzkitako distiran duen koloreko adats luzea, eta zeruari kendutako isla urdina begietan.
 
Laster egin omen zen [[Bizkaia|Bizkaiko]] lurren jaun eta jabe. Denek zioten begirunea, manbru eta trukuak (mairuak, musulmanak) lur hauetatik bidali zituelako. Arrosa andrearekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan. Hala ere, Jaun Zuria<ref>http://www.euskonews.com/0205zbk/gaia20501eu.html Kondaira eta hainbat agiri Euskonews&Median</ref> gizon gihartsu eta lerdena omen zen eta inguruko emakume asko, berarekin txoraturik, berarekin oheratu omen ziren. Horretatik Bizkai kostaldean, azalzuri eta ilehori jaiotakoak, haren nolabaiteko oinordekoak direla uste da.
 
Gaztelako erregeak '''Jaun Zuriaren''' beharra zuela-eta [[Butroeko gaztelua|Butroeko gaztelu]] atzean, erregeren gerla-osteetan buru jarri zen. Benetako historian, ahozko tradizioak Jaun Zuria izena eman zion [[Bizkaia|Bizkaiko]] III. jauna izan zen Haroko [[Diego Lopez I.aria Harokoa]]ri. Alegiak dioenez, Arrosa andreak senarra gerran hil zitzaiola ustean, Errodrigo izeneko kondearen besoetan jarri zen, eta '''Jaun Zuria''' itzuli eta biak ezpataz hil zituen. Beste aldaera batek dioenez, emaztea eta amorantea hil ondoren, burua galdurik, itsasontzi batean Bizkaitik alde egin eta Ameriketaraino iritsi zen.
 
Bere gaineko istorioen berri Bizkaiko hainbat elezahar eta baladetan aurki dezakegu. Balada horietako bat, ''Jaun Zuriano'' izenekoa<ref>http://www.euskomedia.org/cancionero/4166 Euskal kantutegia Euskomedian</ref>, [[Hiru Truku]] musika taldeak egokitu zuen, ''Mendebaleko Euskal Baladak'' diskorako (1994).