Batezbesteko aritmetiko sinple: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
5. lerroa:
Adibidez, ikasle batek bi azterketetan lortutako kalifikazioak 6 eta 8 izan badira, kalifikazioen batezbesteko aritmetiko sinplea 7 da <ref>Bi azterketek garrantzi berdina badute, bestela [[batezbesteko aritmetiko haztatu]]a erabili behar baita.</ref> (kalifikazioak batuz eta kalifikazio kopuruaz zatituz: (6+8)/2=7) eta, beraz, kalifikazio orokorra 7 dela esan daiteke.
 
Zentro-joerarako neurri eta batezbesteko guztietan gehien erabiltzen den neurria da, bere kalkuluaren erraztasunagatik eta esanahiaren argitasunagatik. Hori delaHorregatik, ''batezbesteko aritmetiko sinplea'' esan ordez, besterik gabe ''batezbesteko'' esan ohi da bera aipatzean. Egunerokoan, aplikazio zabalak dituen neurria da: ikasle batek azterketa ezberdinetan lorturiko batezbesteko kalifikazioa lortzeko, azterketa batean ikasle zenbaitek lorturiko kalifikazioen batezbestekoa kalkulatzeko, hil ezberdinetan zehar hileko kontsumitu den batezbesteko argindar-kopurua emateko, denda batean egunero batezbestez zenbat saltzen den zenbatesteko, futbol jokalari batek partidu bakoitzean zenbat gol egiten dituen jakiteko, ... Datuetarako kalkulatzeaz gainera, [[probabilitate-banakuntza]] eta bestelako objektu matematikoetarako ere erabil daitekeen neurria da, baina kasu hauetan kalkulurako erabili behar den prozedura ezberdina dela kontuan hartu behar da.
 
== Kalkulua lagin baterako ==
48.195

edits