Izurri Beltza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
revert
tNo edit summary
38. lerroa:
XIV. mendeko bigarren erdia berragerpen ugari egon ziren [[Nafarroako Erresuma]] [[1361]]-[[1362]], [[1373]]-[[1374]], [[1382]]-[[1383]], [[1387]] eta [[1395]] urteetan. XV, XVI eta XVII [[mende]]etan berragerpenak ere errepikatu egiten dira XVIII. mendera arte, guztiz desagertzeko [[Euskal Herria]]n. [[Europa]]ko azken agerpena [[Marsella]] eta [[Provenza]]n izan zen [[1720]]ean. <ref>Relation historique de la peste de Marseille en 1720. Chez Pierre Marteau, Cologne, 1721.</ref> 300 urte hauetan zehar izandako heriotza-tasa altuari aurre egiteko herriak [[erlijio]] eta santuetan bilatu zuen laguntza, XVII. mendeko [[San Roke]]ren omenez eraikitako [[ermite]]k erakusten duten bezalaxe. Zenbait [[herri]]tan gaur egundaino, [[gaixotasun]] honekin loturiko XVI. mendeko ohiturak mantendu dira, [[Laudio]]n bezalaxe non [[abuztu]]aren 15ean San Rokeren eguna ospatzen den. <ref>GOIENURI G. - Cofradía Señor Sant Roque = Roke Deunaren Anaidia. Diputación, Vitoria-Gasteiz, 1999.</ref>
 
gdsfnjggdbcv
== Garaiko tratamendua eta profilaxia ==
[[Fitxategi:Medico peste.jpg|thumb|right|[[Alemania]]ko mediku baten jantzia izurriaren transmisioa ekiditeko (XVII mendea)]]
[[Epidemia]] hau hain arriskutsu egin zuen faktoreen artean garai hartan bere transmisioa ez ezagutzea eta sintomen ikusgarritasuna azpimarratu behar dira. XIV. mendeko '''Marchione di Coppo Stefani'''-ren historialari [[florentzia]]rrak honelaxe deskribatu zuen gaixotasuna ''Crónica Florentina''n:
 
{{aipu|Zorne-zorro bat agertzen da iztai edo besapean, bat-bateko sukarra (...) odola eta listua botatzen da (...) eta odola botatzen duen oro hiltzen da. Hain beldugarria zen non etxe batez jabetzen bazen etxeko guztiak hiltzen ziren}}
 
Medikuen senda-belarrak eta [[ozpin]]a erabiltzen zuten azken honek [[gaixotasuna]] hiltzen zuelakoan. Era berean buboi inguruko [[odol]]a drainatzea ohikoa zen gaixoa "humore txarrez" garbitzeko, honek gaixoa gehiago ahuldu eta azkenik heriotza eragiten zuelarik. [[Patologia]]ren aurka asko ezin egin zitekeen arren profilaxian aurrerapausuak eman ziren gaixoen arropa eta oheak errez. Era berean udal-autoritateek berrogeialdien bidez gaixoen etxeak isolatu ohi zituzten, batzuetan auzo oso bat hesitzen zutelarik. Hildakoak [[hiri]] kanpoaldean lurperatzen zituzten eta euren etxeak fumigatu ohi zituzten intsentsu eta beste lurrin-landareekin, garbitzaileak zirela uste baitzuten.
 
Aipatzekoa da XVI. [[mende]]aren hasieran [[Pizkunde]]ko medikuek jantzi bereziak erabiltzen hasi ziren [[izurri]]az ez kutsatzeko:
 
* '''intsentsudun makila''': pizturik zegoen kutsaturiko [[aire]]a "garbitzeko" balio zuen eta itzalirik zegoenean gaixoa manipulatzeko. [[Gorri]]z margoturik egon ohi zen.
 
* '''lihozko tunika''': gorputz osoa estaltzen zuen eta argizariz estali ohi zen "atomo pozointsuek" irrista zitezen.
 
* '''maskara''': arnasteko hodi metaliko luzea izan ohi zuen belar usaintsuz betea "aire kutsatutik" babesteko. Maskara [[larru]]zkoa izan ohi zen, [[kristal]]ezko lenteekin.
 
== Gaixotasuna garaiko osagileen pentsamoldean ==