Izurri Beltza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Abragat(r)en 1528351 berrikuspena desegin da (Eztabaida)
2. lerroa:
'''Izurri Beltza''' edo '''Izurrite Beltza''' [[1340]] aldera [[Europa]] eta [[Asia]]k jasan zuen [[epidemia]] suntsitzaile gogorrenetarikoa izan zen. Europako populazioaren herena edo bi herenak hil zituen eta, guztira, [[Ekialde Hurbila]], [[India]] eta [[Txina]] hartuta gutxienez 75 milioi lagun hil zirela uste delarik. [[Erdi Aro]] osteko berragerpen ohargarrienak hauek izan ziren: [[Italia]]ko Izurria (1629-1631), [[Londres]]ko Izurri Handia (1665–1666), [[Viena]]ko Izurri Handia (1679), [[Marseilla]]ko Izurri Handia (1720–1722) eta [[Mosku]]ko Izurria (1771).
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Republik Venedig Handelswege01.png|thumb|300px|Izurri beltzaren hedapena [[Europa]]n [[Venezia]] eta [[Genova]]ko merkatal bideen arabera]]
[[Kristo]] ondorengo urteetan [[Mediterraneo]] inguruko herriak epidemietatik urrun mantendu ziren [[populazio]]aren gorakada bat eraginez. II. eta III. [[mende]]etan ordea moteltze demografiko bat hasten da [[biruela]], [[errubeola]] eta [[legenar]]raren sarrerarekin, hala nola [[malaria]]en ondorioen okertzea zela eta. Hala ere lehen izurrite demografikoa VI. mendean hasten da [[Bizantziar Inperioa]] eta [[Erromako Inperioa]]n.
 
=== ''Pestis Justinianea'' ===
[[Antzinaroa]]ren amaierak [[Iberiar penintsula]]n zorigaitz askoren pilatzea ekarri zuen: herri barbaroen inbasioak, gudak, oti izurriteek (k.o [[578]]-[[579]]) eta lehorteek eragindako goseteak (k.o [[625]] eta [[707]]-[[709]]), musulmanen inbasioa eta epidemia handien agerpena, ''pestis inguinalis''-aren kasuan bezalaxe [[Justiniano]] ([[527]]-[[565]]) enperadorearen erregetzapean sarraskia egin zuena [[mediterraneo]]ko herrialdeetan. Hau izan da [[izurri buboniko]]az dugun lehen erreferentzia. <ref>ORLANDIS J. - La vida en España en tiempo de los godos. Rialp, Madrid, 2006.</ref>
 
'''Zesareako Prokopio''' historialariaren arabera 540. urtean lehertu zen [[Etiopia]]n izurritea, [[Egipto]]n agertzeko [[udazken]] aldera eta [[541]]ean [[Nilo]]ko Deltan, itsasorantz azkar hedatuz [[mediterraneo]]ko arroan eta [[Ekialde Hurbil]]ean zehar. [[542]]ko [[maiatz]]ean [[Konstantinopla]]ra iritsi zen eta lau hilabetetan 300.000 hildako eragin zituen, populazioaren %40-50, beste iturri batzuek ehuneko hau %33ra jaisten duten bitartean.
jgjkfdljhklgfhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhgfklhhhhirgfhjigfgfkjgffjkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkhjgfkhgfkhfgkjhgfhgfjjhjghjdddddddddddddddddddddddddgffffdsfffvcbfhdhfghhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhgfdsdsdfhgfhjgjhgjhgkjhlkjlkñghdfhgthgfhgfgfgfhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhh
 
[[Epidemia]] [[544]]an aktibo mantendu zen eta VI. mendearen bigarren erdiko berragerpenetan birulentzia galtzen joan zen (558, 573-574, 591 eta 599). VI eta VII mendeetan zehar [[Europa]] osan hogei bat brote egon ziren azkenik desagertzeko. [[Bisigodo]]en garaiko [[Hispania]]n izurritea [[542]]an agertu zen ''calamitatis miseriae'' izenpean, [[Toledo]] ([[573]]), [[mediterraneo]]ko kostaldean ([[588]]), [[Galia]]ko [[Narbona]]n ([[693]]-[[694]]) eta beste eskualde askotan agerraldiak sorraraziz.
 
=== Herio beltza ([[1348]]) ===
 
==== Caffa-ko setioa eta Europara hedatzea ====
[[Fitxategi:Bubonic plague map.PNG|thumb|320px|Izurri Beltza laster hedatu zen Europako merkataritza bideetan zehar.]]
[[Izurri Beltza]]ren lehen berragerpena Jani Beng-eko Khan Handiaren gidaritzapean zeuden tropa [[mongolia]]rren artean izan zen. [[Krimeako Tartaro]] hauek tribu ezberdinetan antolaturik zeuden eta [[Venezia]]r eta [[Genova]]tarrek borroka gogorra mantentzen zuten euren merkatal bideez jabetzeko. Uste da [[Zetaren Bidea]]ren bitartez iritsi zela infekzioa tartaroetara, [[Venezia]]ren aliatu zirenak eta [[genova]]tarrak jazarri zituztenak Caffa hiribilduan babestera derrigortuz.
 
[[1347]]an hiria setiatu zuten [[mongolia]]rrek [[katapulta]] bidez izurriaz hildakoen gorpuak jaurtiz hiri barnera eta [[genova]]tarrak kutsatuz. Merkatariek ihes egin zuten infekzioa hedatuz:
 
* [[Konstantinopla]]ra iritsi zirenean itsasontzi merkatarien gehiengoa hilik zegoen
 
* beste itsasontzi batzuk [[Mesina]]ra ([[Sizilia]]) iritsi ziren, non porturatzea debekatu zitzaien. Horrek hala ere ez zuen ekidin [[arratoi]]ek itsasuntzitik ihes egitea eta [[irla]]ko [[populazio]]a kutsatzea. [[Italia]]ko hegoaldetik iparralderantz hedatu zen [[Suitza]], [[Babiera]] eta [[Balkan]]etaraino iritsiz.
 
* beste ontzi batzuk [[Marsella]]ra abiatu ziren [[Frantzia]], [[Espainia]] eta [[Portugal]]era hedatuz [[epidemia]]. Hainbeste biktima egon ziren non [[Klemente VI]] [[aita santua]]k [[Rodano ibaia]] bedeinkatu behar izan zuen lurperatu ezin izan ziren gorpuak jaurti zitezen.
 
==== Euskal Herrian ====
 
XIV-XVII mendeetan [[Europa]]n [[klima]] aldaketa bat jazo zen, tenperatura hoztuz eta euriteak nagusituz, ''[[hizotz]] aro txikia'' deritzona sorraraziz. [[Nafarroa]]n XIV [[mendea]]n 250.000 biztanleko gainpopulazioa pairatzen zuen, honi lursailen suntsipena, gosetearen agerpena, krisi ekonomikoa, biolentzia eta hilkortasunaren handipen nabari bat gehitu zitzaiolarik. [[1348]]ko [[udaberri]]an [[Done Jakue bide]]a jarraituz [[Frantzia]]tik sartu zen lehen fokua, [[kosta]]tik [[Gipuzkoa]] eta [[Bizkai]]ra hedatu eta [[Galizia]]raino iristeko.
 
'''Berthe''' ikerlaria hekatonbe batez mintzo da gosetea eta izurriteak eragindako kaltei dagokionenan, goseak, izurriak eta sukarrak familien (''fuegos'' naf. err.) %40 akabatu baitzituen. '''Benedictow'''-ren arabera hilkortasun tasa hau [[Nafarroako Erresuma]]n %60-65era iritsi ahal izan zen. <ref>BENEDICTOW O.J. - The Black Death 1346-1353. The Complete History. Rochester (USA)- Woodbridge (UK), 2006.</ref>
 
Monteano historialariaren ustez ordea [[Nafarroa]]ko [[populazio]]aren %50 hil zen urte hauetan, kokapenaren araberako ezberdintasun nabariak kontuan hartuz. Adibidez [[Anue]]n 10 [[familia]]tik 8 desagertu ziren [[Sakana]]n biztanleriaren heren bat hil zen bitartean. [[Anton Erkoreka]] mediku eta historialariaren arabera izurrite beltzak ez zuen gizarte klaseen artean ezberdintzapenik egin, honen adierazle [[Iruña]]ko [[Katedral]]eko %50 kanonigoen heriotza tasa izan zelarik (43tik 24 hil ziren).<ref>RUIZ DE LOIZAGA S. - “Documentos sobre la peste negra (1348) en Navarra según algunos
datos del Archivo Vaticano”. Scriptorum Victoriense 1998, 45, p.177-193</ref> Tasa hauek [[Euskal Herri]]ko edozein lekutara aplikagarri dira, [[Araba]]ko abandonaturiko herriek eta [[Bizkai]]ko herri garrantzitsuenak ([[Bermeo]]) jasan zuen biztanleriaren beherakada aztertuz gero. <ref>LOPEZ DE GUEREÑU G. - “’Mortuorios’ o despoblados”. BRSVAP 1958, 14, 135-226.</ref>
 
XIV. mendeko bigarren erdia berragerpen ugari egon ziren [[Nafarroako Erresuma]] [[1361]]-[[1362]], [[1373]]-[[1374]], [[1382]]-[[1383]], [[1387]] eta [[1395]] urteetan. XV, XVI eta XVII [[mende]]etan berragerpenak ere errepikatu egiten dira XVIII. mendera arte, guztiz desagertzeko [[Euskal Herria]]n. [[Europa]]ko azken agerpena [[Marsella]] eta [[Provenza]]n izan zen [[1720]]ean. <ref>Relation historique de la peste de Marseille en 1720. Chez Pierre Marteau, Cologne, 1721.</ref> 300 urte hauetan zehar izandako heriotza-tasa altuari aurre egiteko herriak [[erlijio]] eta santuetan bilatu zuen laguntza, XVII. mendeko [[San Roke]]ren omenez eraikitako [[ermite]]k erakusten duten bezalaxe. Zenbait [[herri]]tan gaur egundaino, [[gaixotasun]] honekin loturiko XVI. mendeko ohiturak mantendu dira, [[Laudio]]n bezalaxe non [[abuztu]]aren 15ean San Rokeren eguna ospatzen den. <ref>GOIENURI G. - Cofradía Señor Sant Roque = Roke Deunaren Anaidia. Diputación, Vitoria-Gasteiz, 1999.</ref>
 
== Garaiko tratamendua eta profilaxia ==