Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Gipuzkoa - Partzuergo Orokorra municipality.svg|thumb|280px|Araba eta Gipuzkoako Partzuergo Nagusiaren kokalekua, Gipuzkoan.]]
 
'''Araba eta Gipuzkoako Partzuergo Nagusia''' (sorreran '''Gipuzkoako Partzuergo Txikia''' zeritzona) 24,07 kilometro koadroko lurraldea da, [[Gipuzkoa]]ko hegoaldearen zati gehiena hartzen duena. Bertan, [[Euskal Autonomi Erkidego]]ko mendirik garaienak daude; horietako zazpi, 1.500 metrotik gorakoak. Ez du berezko balio administratiborik, baina sei herri arduratzen dira lurraldearen administrazioaz: [[Idiazabal]], [[Segura]], [[Zegama]] eta [[Zerain]] Gipuzkoaren aldetik eta [[Araia]] eta [[Donemiliaga]] Arabaren aldetik.
 
== Historia ==
 
[[XV. mende]]an sortu zen, ''[[Gipuzkoako Partzuergo Txikia'']] izenarekin (gero, Arabako herriak ere sartu zirenean, bi partzuergotzat bereizi ziren: batetik txikia, bestetik nagusia), [[Henrike III.a Gaztelakoa|Henrike III.a Gaztelako erregea]]k [[Fernan Perez de Aiala]]ri mendiko lursail batzuk eman zizkionean. Hilabete batzuk geroago, Fernan Perez de Aialak berak Segurako hiribilduari saldu zizkion lursail haiek, Aragoiko 500 urrezko florinen eta bi oihalen truke. Idazki hura erregeak berak berretsi zuen 1406ko irailaren 16an.
 
Idazkian Segurako hiribildua besterik agertzen ez den arren, kontuan hartu behar da garai hartan [[Goierri]]ko hainbat herri Segurari batuta zeudela. Beraz, eskualdeko hainbat herriren buru gisa erosi zituela esan daiteke. Horixe berresten du 1430eko dokumentu batek; izan ere, Legazpiko unibertsitateak zegokion zatia banandu eta mugarritu egin zuela adierazten du. Idazkian bertan, Segurako hiribilduak eta Idiazabal, Segura, Zegama eta Zeraineko unibertsitateek elkarrekin erosi zutela ere jartzen du. Legazpiko zatia banandurik, beste guztia beste lau herrien administraziopean geratu zen.