Oliba olio: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa:
[[Fitxategi:Italian olive oil 2007.jpg|thumb|right|80px|Oliba olioa botilan.]]
'''Oliba olioa''' [[landare olio]] bat da, batik bat [[sukaldaritza]]n erabilia, [[Olea europaea|olibondo]]aren fruitutik —hau da, [[oliba]]tik— ateratzen dena. Oso osasungarria, gantzen % 85 asegabeak dituelako. Gantz asegabe edo insaturatu horien artean, azido oleikoa du nagusi (% 75) eta azido linoleikoa dator ondoren (% 10). Gantz asegabe horiek handitu egiten dute HDL edo «kolesterol ona», eta lagungarriak dira gaixotasun kardiobaskularren aurka.
Merkaturatutako olioak hiru kategoria hauek erabiliz sailkatzen dira (kalitate maila apalenetik gorenekora):
* Oliba olioa: oliba olio finduaren eta oliba olio birjinaren nahasketa. Gehien saltzen dena da, eta 1º-eko azidotasuna izan dezake, gehienez. Oliba olio mota hau egiteko oliba kaskarragoak eta hondakinekin nahasita erabiltzen dituztelako fintzen dute. Horrela, azidotasuna gutxitzen diote; eta, halaber, usain eta zapore desatseginak, goma hondarrak eta pigmentu kaltegarriak kentzen dizkiote. Aldi berean, ordea, fintze horrek galdu egiten du oliba olioaren berezko lurrin, zapore eta koloreen zati handi bat. Kalitate akatsak zuzentzeko, disolbagarriak jarri ohi dizkiote.
* Oliba olio birjina: heldutasun unerik egokienean bildutako oliben zukua da, fruitu onetatik lortua eta kontu handiz landua. Gehienez 2º-ko azidotasuna izan dezake. Olibak zapalduz, iragaziz eta ontziratuz lortzen da, eta prozesu mekaniko huts-hutsa izaten da. Ezin zaio inolako disolbagarririk erantsi kalitate akatsak zuzentzeko. Dastatze proba gainditu behar du.
* Oliba olio birjin estra: oliba onenak hartuta, prozedura mekanikoaren bidez ateratako zukua. Azidotasuna ezin du 0,8º baino gehiagokoa izan. Ezaugarri organoleptiko bikainak ditu, eta dastatze proba zorrotza gainditu behar du.
[[Kategoria:Olibak]]
|