Rock and roll: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: el:Ροκ εντ ρολ
No edit summary
120. lerroa:
 
=== Britpopa ===
[[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] [[grungea]], post-grungea eta [[hip-hop]]a gorabehera, [[Britania Handia]]n [[1960ko hamarkada]]ren musika berpiztu zen 1990ekoan, [[Suede]], [[Oasis]], [[The Verve]], [[Radiohead]], [[Pulp (musika taldea)|Pulp]] eta [[Blur]] gisako taldeen eskutik. [[1980ko hamarkada]]ko underground britaniarraren hamaika estilotik zein [[The Beatles]]engadik zein [[glam metal]]atik eraginak elkartu eta batu zituzten [[Britpop]] izeneko mugimendu horretan.
 
Garai batean, [[Oasis]] eta [[Blur]]en arteko lehiak [[The Beatles]] eta [[Rolling Stones]]en artekoa zirudien. [[Blur]] bezalako taldeek [[Small Faces]] edo [[The Kinks]]en bideari jarraitu nahi zioten bitartean, [[Oasis]]ek [[Rolling Stones]]en portaera [[The Beatles]]en melodiarekin nahasten zuen. [[The Verve]] eta [[Radiohead]]en beste eragin bat [[Elvis Costello]], [[Pink Floyd]] edo [[R.E.M (musika taldea)|R.E.M.]] izan zen. Hala nabaritzen da [[Radiohead]]en albumik ezagunena, ''[[OK Computer]]'' izenekoan.