Polder: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: en:Polder
No edit summary
1. lerroa:
{{wikitu}}
'''Polder''' bat [[neerlandera]] hizkuntzatik hartuta dagoen hitza da, eta jeneralean lehortutako lur-eremua adierazteko erabiltzen da. Hasiera baten bereziki itsasoari hartutako lur-eremuak, gero, bestelako edozein eremu lehortuari zabaldu zaio, hau da, zingira, padura edo ibaien bazterrak lehortutakoak hain zuzen.
 
Polder sorkuntza eta destolestatzea ezta kasualitatez Holandan suertatu. Holandak historian zehar aldi berean Ipar Itsaso- eta Rhein ibaiko urekin borroka latza izan du. Holanda Rhein ibaiko delta erraldoian kokatzen denez, lurraldea itsaso eta ibaiaren muga mugikorrean dago, ur-mailaren pare-parean. Horrela ba, Erromatarren Garaitik dikeak eraikitzen aritu dira holandarrak, ahal den moduan daukaten lur eskasa mantentzearren, eta gaurko mendera arte etengabe dikeak zabaltzera, hobeagotzera eta mantentzera behartuak izan dira. Azken bi mendeetan, beraz, Holandarrek mota bietako dikeak destolestatu dituzte: bata, lurraldea ureetatik defendatzeko eta mantentzeko, eta bestea lursailak irabazteko, lurralde erabilgarriaz baliatzeko. Ez da harritzekoa, beraz, dikeak eraikitzerako orduan, munduko teknikaririk onenak haiek direla pentsatzea.