Learning-by-doing: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[Fitxategi:Higher learning.png|thumb|right|250px|Batzuk nahiago izaten dute eskuliburua goitik behera ondo ulertzea makina erabiltzen hasi baino lehenago]]
[[Fitxategi:School girl studying.JPG|thumb|right|250px|Eredu on bati jarraiki, '''eginez ikasten da'''.]]
'''''Learning-by-doing''''' ingelesez edo '''eginez ikasten''' euskaraz [[ekonomia]]n sortutako kontzeptua da, gerora hezkuntzara zabaldu dena. Langileek produktibitatea hobetzeko duten berezko ahalmenari egiten dio erreferentzia, baldin et aukera baldin badute. [[Produktibitate]]a hobetzeko aukera handia da baldin eta langilearen ideiak eta proposamenak praktikan jartzen badira. Hezkuntza munduan ikasketa-prozesu aktiboagoa garatzeko metodologia gisa erabili da.
 
== ''Learning-by-doing'' ekonomian ==
 
[[Kenneth Arrow]] ekonomialariak ''learning-by-doing'' erabili du bere hazkunde endogenoaren teoria gaatzeko, aldaketa teknikoen eta berrikuntzen ondorioak azalduz. [[Robert Lucas]]ek (1988) lelo berbera bereganatu zuen giza baliabideen inguruan aritzeko. Bestalde, [[toyotismo]]aren eta [[kaizen]] kalitate-hobekuntzaren oinarrizko ezaugarria da ''learning-by-doing''.
 
== ''Learning-by-doing'' hezkuntzan ==
 
''Learning by doing'' hezkuntza mundura zabaldu da. Aspaldidanik zenbait ikertzailek, [[William Glasser]] kasu, [[psikologia]]n egindako ikerketetan, frogatutzat ematen zuten zenbat eta aktiboagoa ikasleen lana orduan eta sakonagoa haien ikasketa prozesua. Informazio baten aurrean entzute hutsak irakurketa aktiboa baino emaitza kaskarragoak ematen omen zituen informazio hori eskuratu edo ikasteko. Esperimentatzea, eztabaidatzea, praktikatzea, irakastea, zenbat eta aktiboago, orduan eta emaitza hobeak ikasketa prozesuan. [[Roger Schank]] eta [[David Marsh]] pedagogoek ere "egiten ikasten dela" beste edonola baino hobeto defendatu dute.
 
== Bibliografia ==