Kurtosi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[FileFitxategi:Kurtosimailak.svg|thumb|right|350px|'''Kurtosi''' maila ezberdinak: kurtosi handieneko banakuntza gorria da, zentroan zorrotza eta mutur luze eta astunak dituelako; kurtosi txikiagoa du banakuntza berdeak, zentroan zapalagoa eta mutur motzagoak eta finagoak dituelako; banakuntza urdina da kurtosi txikiena duena, zapala izateak gainera, muturrak ez dituelako. Nabarmentzekoa da banakuntza simetriko hauek zentro eta bariantza berdintsuak dituztela eta hala ere ezberdinak direla: kurtosia dute ezberdin.]]
 
[[Estatistika]]n, '''kurtosia''' ([[greziera]]zko κυρτός, ''kyrtos'' edo ''kurtos'', ''"gainezka egin''", "''nabarmendu''") [[banakuntza]] baten zorroztasun maila da. [[Batezbesteko]] eta [[bariantza]] berdina dituzten bi banakuntza simetriko itxuraz ezberdinak izan daitezkeela eta, kurtosi ezaugarria aztertzen da. Itxuraz, kurtosi handia duen banakuntza bat zorrotzagoa izango da bere batezbestekoaren inguruan; zehatzago [[mutur (estatistika)|muturretatik]] bariantzaren zati handiena hartzen duena izango da kurtosi handiena duena, [[zentro neurri|zentroan]] kokatzen diren datuek dakarten bariantzaren aldean. Kurtosi handiko banakuntzek zentro zorrotza dute eta mutur luze eta astunagoak; kurtosi txikiagoko banakuntzek, berriz, zentro zapala eta mutur labur eta arinagoak dituzte<ref>Testuliburu zenbaitetan akats nabarmena dago: kurtosia zorroztasun hutsa dela adierazten dute, kurtosi handiko edo txikiko banakuntzetako muturren ezaugarriak aipatu ere egin gabe.</ref>. Horrela, era grafiko batean, banakuntza batean burua (zentroa), sorbaldak eta besoak bereizten direla, kurtosi handiko banakuntzetan maiztasuna sorbaldetatik beso eta buruetara mugitu dela adierazi izan da.
29. lerroa:
Emaitzaren interpretaziorako [[banakuntza normal]]a hartzen da erreferentzia gisa, banakuntza normalak 3 balioa hartzen baitu beti:
 
* <math> b_2-3</math> kurtosi koefizienteak 0 balioa hartzen duenean, edo 0tik gertuko balio bat [[lagin errore]] bat onartzen bada, banakuntza edo datu multzoa '''mesokurtikoa''' dela esaten da, maila kurtosi ertaina duela alegia;
* koefizienteak balio positiboa hartzen badu, banakuntza '''leptokurtikoa''' dela esaten da, maila kurtosi altua duela, edo banakuntza normala baino zorrotzagoa dela alegia;
* koefizienteak balio negatiboa hartzen badu, banakuntza '''platikurtikoa''' dela esaten da, banakuntza normala baino zapalagoa dela alegia.
 
Banakuntza '''U''' itxurakoa denean, kurtosi-gehiegizkoak -1.2 balioa baino txikiagoa da <ref>-1.2 baita, hain zuzen, [[banakuntza uniforme]]ak hartzen duen kurtosi-gehiegizko balioa.</ref>.
39. lerroa:
Koefiziente honen eragozpena bere ez-jasankortasuna: [[muturreko datu]]ek koefizientearen emaitza alde batera zein bestera eraman dezakete, interpretazioa aldaraziz. Abantaila gisa, datu guztiak kontuan hartzen dituela esan behar da.
 
==== Kalkulua datu isolatuetarako ====
 
:::{| class="taulapolita"
93. lerroa:
Interpretazioari dagokionez, positiboa bada banakuntza leptokurtikoa ondorioztatuko da, eta platikurtikoa negatiboa bada.
 
== Kurtosiaren zenbatespena ==
 
Datuetarako arestian emandako <math>g_2\,</math> kurtosirako estatistikoa [[alborapen (inferentzia)|zenbatesle alboratua]] da. Hori dela eta, [[populazio]] bateko kurtosia zenbatesteko ohiko zenbateslea hau da (populazio normaletarako ezik, alboratua ere badena, ordea):
112. lerroa:
[[Normaltasunerako froga]]k diren [[D'Agostinoren K-karratu froga]] eta [[Jarque-Bera froga]] kurtosian oinarritzen dira.
 
== Erreferentziak ==
 
<references/>