Jean Phocas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
'''Jean Phocas''' ([[Hendaia]], [[Lapurdi]], [[1947]]) musikari, ekoizle eta soinu teknikari lapurtarra da. [[Baxu]]a jo zuen [[Errobi (taldea)|Errobi]] taldean, baina betidanik erosoago sentitu da soinu mahaiaren atzealdean agertokietan baino. 1975ean hasi zen diskoak grabatzen, berak eta Errobiko lagunek [[Donibane Lohizune]]n sortutako Bacchanales estudioan; Xoxoa diskoetxean egin zuen lan gero, eta [[1980ko hamarkada]]ren hasieratik gaur egun arte Elkar estudioko soinu teknikaria izan da. [[Mikel Laboa]], Benito Lertxundi, Ruper Ordorika, Itoiz, Oskorri eta beste hainbaten ehunka disko grabatu ditu Phocasek.
 
== Biografia ==
 
Hendaiako Saint Marie eskolan egin zituen ikasketak Jean Phocasek. Hamar urte zituela, Musika Eskolan sartu zen tronpeta ikastera, eta hamalau urterekin, musika modernoko talde bat osatu zuen anaiarekin eta beste zenbait lagunekin. The Beatles, The Shadows, The Rolling Stones eta abarren kantuak jotzen zituzten. Oinarrizko ikasketak amaituta, Lanbide Eskolara sartu zen haginlaritza mekanikoa ikastera, aitaren lanbidea jarraitze aldera, eta harekin aritu zen lanean. Baina, ordurako, musikaren harra barruraino sartuta zeukan Phocasek.
11. lerroa:
Errobiren Gure lekukotasuna (Elkar, 1978) eta Txomin Artolaren Belar hostoak diskoetan (Xoxoa, 1978) baxua jo bazuen ere, instrumentista lana bazter uztea erabaki zuen Phocasek, eta soinu teknikari gisa hasi zuen bide profesionala. 1980an, Xoxoa diskoetxearen Galdakaoko estudioan hasi zen lanean, Jaime Iarrituk deituta. Xoxoaren etorkizuna kolokan jarri zuten arazo ekonomikoak agertu zirenean, Elkar diskoetxeak zabaldutako estudioan lan egiteko eskaintza jaso zuen, 1982-83an. Geroztik, Elkarreko estudioan jardun du lanean, Lasarte-Oriako nahiz Donostiako estudioetan, eta Euskal Herriko artista esanguratsuenetako askoren diskoak grabatu ditu: [[Mikel Laboa]], [[Benito Lertxundi]], [[Oskorri]], [[Amaia Zubiria]], [[Ruper Ordorika]], [[Hertzainak]], [[Kortatu]]...
 
== Bibliografia ==
 
* {{erreferentzia |abizena = Eskisabel |Jon |izenburua = Jean Phocas, www.badok.info. CC-BY-SA lizentzia. |url = http://www.badok.info}}