Ikebana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robot: Cosmetic changes
12. lerroa:
== Ikebanaren historia ==
 
[[ImageFitxategi:Paesaggio acquatico.JPG|thumb|right|200px|'''Ikebana''' erakusgarri bat.]]
[[Budismo]]a [[Korea]] eta [[Txina]]tik sartu zen [[Japonia]]ra [[VI. mende]]an eta, horrekin batera, ''kuge'' edo aldarean lore-eskaintzak egiteko ohitura ere heldu zen. [[Ono-No-Imoko]] izeneko [[apaiz budista]] bat ez zegoen pozik beste apaizek arduragabeki egiten zituztelako lore-eskaintzak [[Buda]]ren aldarean. Horren aurrean, bera saiatu zen lore konposizio berriekin unibertso osoaren ikurra egiten. Bere diseinuetan, loreak eta adarrak gora begira (inoiz ere ez behera begira) zeuden eta hirunaka jartzen ziren zeru, gizaki eta lurraren arteko harreman harmoniatsuaren erakusgarri.
 
19. lerroa:
Gaur egun ikebana mendebaldean asko zabaldu bada ere, loreak loreontzi batean jartzeko arau bilduma huts gisa hartzen da, ahalik eta dekorazio-efekturik politena sortzeko. Horrela, albo batera uzten dira diziplina zahar honen aberastasun, sakontasun eta nabardura guztiak. Hala ere, badira mendebaldean ikebana-elkarteak ikebanaren espiritua transmititzen dutenak. [[Nazioarteko Ikeban]]a irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da ikebana zabaltzeko eta ezagutarazteko. [[Tokio]]n egoitza duen elkarte hau 1956an sortu eta egun 60 herrialdetan baino gehiagotan dago eta, gutxi gorabehera, 8.500 pertsona batzen ditu tokian tokiko taldetan antolatuta. Elkarte honen eskutik besteak beste, ikebanari buruzko nazioarteko zein tokiko topaketa ugari antolatzen dira.
 
== Ikebana estiloak ==
 
[[Eskola]] bakoitzak (Sogetsu, Ohara, Senshin Ikenobo etab.) berezko estiloa du, baina estilo klasiko batzuk eskola ugaritan ager daitezke, izen desberdinarekin.
* Estilo klasikoak
** ''rikka'' (立花)
** ''seika'' edo ''shōka'' (活花 ou 生花)
** ''nageire'' edo ''cha-bana'' (投げ入れ / 茶花)
* Estilo berriak
** ''moribana'' (盛り花)
*** ''shizenka'' (batzuetan ''chizenka'') (自然花)
*** ''jiyūka'' (batzuetan ''djyuka'') (自由花)
** ''shinseika'' (新生花)
 
== Kanpo-loturak ==
{{commons|Ikebana}}
* [http://www.espaciozen.com Espacio Zen]
* [http://bilbaoikebana.blogspot.com Bilbao Ikebana]
 
[[Kategoria:Japoniako kultura]]