Hertzainak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
30. lerroa:
Lehen emanaldiak egin eta gero, taldean aldaketa nabarmenak gertatu ziren. Curroren ordez, Luis Javier Saiz Txanpi sartu zen bateria astintzera, eta Delfok ere taldea utzi zuen. Aldaketa nabarmenena 1983ko irailean izan zen, Xabier Montoia taldetik kanpo geratu eta gero ([[M-ak]] taldean agertuko zen geroago). Horrela, hilabete batzuk abeslari finkorik gabe aritu eta gero, [[Iñaki Garitaonandia]] [[Gari]] sartu zen abestera. Legazpiko Ziper taldeko abeslaria zen Gari orduan.
 
Kideak erabat finkaturik, taldearen lehen maketa grabatzera sartu ziren [[IZ]] diskoetxearen estudioetan. Horretarako, taldearen zortzi kantu esanguratsu prestatu zituzten, eta [[Angel Katarain]] soinu teknikari lanetan zela erregistratu zen kasete formatuan kaleraturiko lana. Maketako kantuak ziztu bizian zabaldu ziren Gasteizen, eta, apurka-apurka, Euskal Herri guztian jotzen hasi zen Hertzainak. Kontzertu mordoa egin zuen taldeak garai horretan; besteak beste, Tuteran tiro eremuaren kontra egindako kontzertu mitikoan jo zuen. Bertan, [[Zarama]], RIP, Eskorbuto, Barricada eta beste hainbat talde ere aritu ziren. Kontzertu horren karira sortuko zen, hain zuzen, [[ RRV Rock Radikal Vasco]] deitura. Denbora luzez lagunduko zuen deitura horrek taldea.
 
1984. urtea indartsu hasi zen Hertzainak-entzat. [[Egin]] egunkariak antolatutako Egin Rock txapelketan, irabazle suertatu zen Araban, La Polla Records taldearekin lehia gogorra izan eta gero. Urte hartan bertan, Espainiara atera zen lehenengoz, eta lehen diskoa prestatzeko lanetan hasi. Urte amaieran argitaratu zen Hertzainak taldearen lehen disko luzea, [[Hertzainak]] (1984), [[Soñua]] diskoetxearen babesean, eta [[Marino Goñi]]k egin zituen ekoizpen lanak. Soinu hartzea, Donostiako Tsunami estudioan egin zuten, eta teknikari Oscar Clavel Brujo aritu zen. Taldeak sortutako hamar kantu jasotzen ditu, tartean maketako hiru kantu. Disko horretakoak dira denborarekin ereserki bihurtu direnzenbait kanta; esaterako, "[[Ta zer ez da berdin]]", "Pakean utzi arte", "Kamarada" eta "Si vis pacem, parabellum". Diskoa ixteko, "Arraultz bat pinu batean" aukeratu zuten, geroago Euskadi tropikala leloaren zabaltzea ekarriko zuena. Natxo Etxebarrietak (Cicatriz), Gasteizko La Banda Municipal de Skak eta [[Ruper Ordorika]]k kolaboratu zuten diskoan.
102. lerroa:
{{Euskal musika Wikiproiektuko artikulua}}
* {{badok.info|egilea=Koldo Otamendi|web=http://www.badok.info/artista.php?id_artista=90}}
 
[[Kategoria:Hertzainak]]