Harem: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: io:Haremo
t Robot: Cosmetic changes
2. lerroa:
'''Haren''' edo '''harem'''<ref>Hiztegi batzuetan ''Haren'' agertzen da (Elhuyar) eta beste batzuetan ''Harem'' (zehazki). Euskaltzaindiak ez du oraindik erabakirik hartu.</ref> ([[turkiera]]z, [[arabiera]]zko حرم ''ḥaram'' 'debekatutako lekua edo leku sakratua' hitzetik ekarria, حريم ''ḥarīm'' 'leku sakratua; familia bateko emakumeak' eta حرام ''ḥarām'', 'debekatutakoa; sakratua' hitzekin lotuta) [[musulman]]en artean, zenbait [[etxe]]tako gela edo aretoa da, [[emakume]]ek bakarrik erabil dezaketena<ref>[http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=haren Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa: Haren]</ref>.
 
== Historia ==
[[Otomandar Inperioa]]ren garaian jauregian ([[mendebaldeko Europa]]n ''seraglio'' deitua) bizi ziren emakumeen etxebizitza zen. Bertan [[sultan]]aren ama, arrebak, ohelagunak (etorkizuneko [[sultan]]en amak), zenbait diplomatikoen alabak, ikasleak eta emakume [[esklabo]]ak zeinek [[sultan]]ari plazera ematen zioten [[dantza]], [[musika]] edo [[sexu]]aren bitartez, bizi ziren. [[Eunuko]]ak toki honen gudari beltzak zirenez zikiratzen zituzten. Zenbait emakumeek turkoa eta persiarra, dantza, musika, kantua edo maitasun-arteak ikasten zituzten. Esaten da [[Abd-ar-Rahman III.a]], [[Kordoba]]n egon zen lehenengo omeiatar [[kalifa]]ren harena 6000 emakume eduki zituela.
 
Harena leku ia autonomo bat zen, arau propioekin eta [[hierarkia]] batekin. Emakumeek askotan, ''valide sultan''a (sultanaren ama) edo emazteak adibidez, haien semeak hurrengo sultana izateko konspiratzen zuten. Horrela, sultan bereziak egon ziren, [[Mustafa I.a]] moduan atzerapen bat zuena eta instrumentu bezala jarri zutena.