Azala taldea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
'''Azala taldea''' Herri musika berreskuratzeko lanetik abiatuta, ibilbide propioa garatu zuen Azala taldeak 80ko hamarkadan. Lau disko grabatu zituen zortzi urteko ibilbidean, eta sekula arrakasta masiborik lortu ez bazuen ere, haren musika ezaguna gertatu zen, batez ere Gipuzkoa aldean, zuzenean egindako emanaldi ugariak direla medio.
 
== Taldea ==
 
Beste hainbat musika egitasmotan saiatu ondoren (Sustraia...), [[Juan Mari Beltran]]ek Marta Cochorekin batera Azalaren sorburua izango zen zortzi laguneko taldea bildu zuen 80ko hamarkadaren hasieran. Hainbat gorabehera eta taldekide aldaketa zirela medio, azkenean bost lagunek osatu zuten taldearen lehen formazio ofiziala: Juan Mari Beltran (txistua, alboka, txirula...), Marta Cocho (flauta), Asier Carrasco (biolina, panderoa eta ahotsa), Koro Andonegi (eskusoinua) eta Ana Martin (gitarra eta ahotsa). Formazio horrek kaleratu zuen taldearen lehen diskoa, [[Azala]] (IZ, 1983).