Kortisol: berrikuspenen arteko aldeak

konposatu kimiko
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|Kortisolaren egitura kimikoa. '''Kortisol''' edo '''hidrokortisona''' giltzurrungaineko guruinaren azalak jariatzen duen hormona esteroid...
(Ez dago alderik)

22:33, 9 apirila 2010ko berrikusketa


Kortisol edo hidrokortisona giltzurrungaineko guruinaren azalak jariatzen duen hormona esteroidea da, glukokortikoideetako familiakoa. Kolesteroletik abiatuta sintetizatzen da, giltzurrungaineko guruinaren azalak jariatzen dituen beste hormonen antzera (aldosterona, kortisona, testosterona...).

Kortisolaren egitura kimikoa.

Egitura kimikoari dagokionez hormona esteroidea da, hots, talde ziklopentano-perhidrofenantreno du egitura nagusitzat (17+4 C).

Hormona adrenokortikotropikoak (ACTH,hipofisiak jariaturiko hormonak) kortisolaren sintesia bultzatzen du. Giltzurrungaineko azalak ez du nerbio-bukaerarik, beraz hormona glukokortikoideen (kortisol, kortisona...) jariaketaren kontrola ez dago nerbio-sistemaren menpe, hormonen menpe baizik (ACTH hormonaren menpe, batez ere). Aldi berean, hipotalamoak ekoizten duen kortikotropinak erregulatzen du ACTHaren sintesia.

Jakina da estresak duen eragina kortisolaren ekoizpenean: izan ere, estresaren hormonatzat jotzen da kortisola, gorputzak kopuru handian sortzen baitu alarma egoera baten aurrean.


Kortisolaren funtziak eta efektuak

  • era berean, gantz azidoen odoleko kontzentrazioa ere handitzen du
  • hanturaren aurkako efektu nabarmena du, klinika mailan erabiltzen dena
  • kaltzioaren heste-xurgatzea eragozten du, hezurretako deskaltzifikazioa erraztuz

Hanturaren aurkako efektuak eta eragiten duen immunodepresioak kortisolaren erabilera terapeutikoa bultzatu dute, kortikosteroide sintetikoak agertuz (prednisona, budesonida, e.a.).


Kortisolaren odol-kontzentrazioa txikia da Addisonen gaixotasuna dagoenean, eta handia Cushing-en sindromean.