Galietako gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Gerra infotaula | izena = Galietako gerrak | frontea = Bigarren Mediar Gerrak | guda = | irudia = 300px...
 
No edit summary
22. lerroa:
'''Galietako gerrak''' [[K. a. 58]]. - [[K. a. 55]] urteen artean jazotako [[Julio Zesar]] [[Antzinako Erroma|erromatar]] [[prokontsul]]a eta [[Galia|galiar tribuen]] arteko gatazka militarrak izan ziren. Hauek gertatu bitartean, [[Erromatar Errepublika]]k [[Galia]] menperatu zuen, hau [[Mediterraneo]] itsasotik [[Mantxako kanala]]ra zihoan herrialde zabala zen. Aldi berean, erromatarrak [[Britainia]] eta [[Germania]]ko herrialdeetan sartu ziren, baina azjen espedizio hauek behin ere ez ziren maila handiko inbasioetan gauzatu ahal izan. Galietako gerrak [[K. a. 52]]. urtean burututako [[Alesiako gudua]]rekin amaitu zen, honetan erromatarrek galiarren azken erresistentzia zapaltzea lortu zuten. Garaipen erabakikor honen ondorioz [[Erromatar Errepublika]] galiar lurralde osoan hedatu zen. Kanpaina militar honetan zehar erabilitako gudarosteak, ondoren Zesarrek [[Erroma]]ra joateko erabili zuen gudarostea osatu zuten.
 
Nahiz eta Zesarrek inbasio hau prebentzio-defentsa ekintza gisa justifikatu izan, historiagile gehienen iritziz honen arrazoi nagusia Zesarren ibilbide politikoa indartu eta bere zorrak ahitzean zetzan. Halaber, inork ezin zezaken ezkutatu lurralde honek erromatarrentzako zuen garrantzia, aurretik Galiako jatorria zuten tribu barbaroen erasoak jasan baizituzten. Lurralde hauen jabetzeak Erromak [[Rin ibaia]] ibaiarenren muga ziurtatuta izan zezan erraztu zion.
 
Julio Zesar berberak kanpaina militar hau bere ''[[De Bello Gallico|Galietako guduari buruzko iruzkinak]]'' idazlanean zabalki deskribatu zuen, hau Galiako gerrei buruzko iturri historiko garrantzitsuena eta jeneral honen idazlan nabarmenena izan zelarik. Liburua propapaganda politikoaren maisu lan bat ere bada, Zesar jenerala [[Erroma]]ko bere irakurleengan eragina izaten saiatu baitzen.