Marge Simpson: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Margolie "Marge" Bouvier Simpson''' ''[[Simpsondarrak]]'' telesaiko pertsonai bat da. [[Homer Simpson]]en emaztea da. Bere seme-alabak [[Bart Simpson]], [[Lisa Simpson]] eta [[Maggie Simpson]] dira, eta oso deigarria da eramaten duen ile urdina, oso luzea delako. 35-40 urte ingurukoa dela suposatzen da, Homer(e)n adin berdintsukoa. Betidanik [[Springfield]]en bizi izan da
 
== Familia eta lagunak ==
5. lerroa:
Marge beti izan da familiarekin asko arduratu izan den emakumea, eta asko nabari da maite dituela bere ingurukoak. [[Homer Simpson]] senarrak arazo ugari ematen dizkion arren, beti lagundu egin ohi dio eta babesa eman ere bai, eta bere hiru seme-alabez ere askotan arduratu izan dela ikusten da.
 
Lagun aldetik ordea, berak beti esan izan du bakartia izan dela, hau da, ez duela lagun konkreturik izan. Hala ere, harreman onak eduki izan ditu [[Maude Flanders]], [[Helen Lobejoy]] eta [[Luann Van Houten]]ekin adibidez, nahiz eta askotan haserretu. [[Springfield (Simpsondarrak)|Springfielden]]en nahiko estimatua ikusten da Marge, batez ere mutilengandik ([[Krusty pailazoaPailazoa]], [[Sr. Bruns Jauna]], [[Disko Stu]] eta [[Moe Syzlak]] adibidez).
 
Familia aldetik Margeren gurasoak [[Clancy Bouvier]] eta [[Jaqueline Bouvier]] dira. Bi ahizpa zarragoak ditu: [[Patty eta Selma Bouvier]] non ezkongabeak diren, jenio txarrekoak eta beti erretzen azaltzen direnak. Homerrekin ezkontzen denean, [[Bart Simpson]], [[Lisa Simpson]] eta [[Maggie Simpson]] edukitzen ditu.