Xiismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa:
'''Xiitak''' edo '''xiiak''' [[Islam]]aren adar garrantzitsuena dira, [[sunita|sunitekin]] batera.
 
Xii terminoa, ''shī'at 'Alī'' esaeratik dator, [[arabiera]]z "Aliren alderdia". [[Mahoma]] [[profetak]], [[632]]. urtean hil zenean ez zuen bere oinordetzari buruz ezer zehazturik utzi, eta horrek alderdien arteko borrokak ekarri zituen. Alderdi batek, profetaren suhi eta lehengusu Ali Ibn Abi Talib defendatu zuen legezko [[kalifa]] ("ondorengo") bezala, profetaren gertueneko pertsona izan zela argudiatuz. Hala, kalifa izateko izendatu ziren guztiak, xiitek banan banan errefusatu zituzten: Abu Bakr, Omar eta Otmán. Hiru horien ondoren, Alik kalifa izatea lortu zuen. [[Omeya]]tarren leinukoenleinukoa alderditik ordea,zen Muawiya Siriako gobernadoreak, aurreko kalifaren hilketaordea, Aliri leporatu zion aurreko kalifaren hilketa. Omeyatarrak izendapenarenAliren izendatzearen aurka azaldu etaziren, honekin gerra odoltsu bat hasi zen. Azkenean, bi aurkariek erabakia epaile neutral baten eskuetan uztea hitzartu zutenean, Aliren alderditik [[jariyi]]en adarra ez zen konponbide harekinkonponbidearekin ados agertu, eta xiiten taldetik bereizi zen (jariyi: ''bereiztea''). Jariyi batek [[661]].ean Ali hil zuen, eta egun berean Muawiya eta epailea hiltzen saiatu ziren. [[Jariyi]]en ustez, kalifatza ez da leinu edo familia jakin batentzako titulua; musulmanen artean duinenari eman behar litzaioke, "esklabu beltza izanagatik ere".
 
Xiitek Hasan, Aliren semea, hartu zuten oinordeko eta honek aginteari uko egin ondoren, Husain anaia. Husainek matxinada bat gidatu zuen Omeyatarren aurka, eta [[680]]. urtean hil zuten, [[Kerbala]]n ([[Irak]]) gudukatzen ari zela. Husainen martirio eta heriotzak xiiten eta geroago [[sunita]] deituko zirenen arteko bereizkuntza markatu zuen.