«Saxoi»: berrikuspenen arteko aldeak

10 bytes removed ,  Duela 10 urte
ez dago edizio laburpenik
'''Saxoiak''' ipar Europako hainbat tokitan mugitu zen tribu germaniar bat ziren. Antzinaroan eta Goi Erdi Aroaren hasieran, [[Ptolomeo]] Antzinateko geografo greziarrak aipatu bezala, [[Jutlandia]] penintsulatik (egungo [[Danimarka]] eta [[Alemaniako]] Holstein) [[Herbehereak|Herbeheretaraino]] bizi ziren, gero handik hegoalderako joera hartu bazuten ere.
 
Kokapen horretatik abiatuta, V. mendean herri honek [[Britainia]] inbaditu zuen haien auzo [[angloak|anglo]] eta [[jutuak|jutuekin]] batera. Egungo Britainia Handiaren hegoaldean finkatu ziren, eta hiru erresuma sortu: [[Sussex]], [[Essex]] eta [[Wessexko Erresuma|Wessex]]. Gero, horiek erresuma anglo eta jutuekin bat eginez, [[Ingalaterra]] sortu zuten.
 
Beste saxoi batzuek Europako kontinente barnealderantz jo zuten eta haien arrastoa hainbat lurralde-izenetan utzi dute, hala nola, egungo [[Alemania]]ko [[Saxonia Beherea]], [[Saxonia-Anhalt]] eta [[Saxonia|Saxoniako Estatu Askea]]. Haien egungo ondorengo etnikotzat jotzen dira Alemania iparraldeko herritarrak, Herbeheretakoak, Belgikako flandestarrak eta Ingalaterra hegoaldeko biztanleak.
44.850

edits