Kaxiano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Zuzenketa ortografikoak
No edit summary
13. lerroa:
 
'''Kaxiano Ibarguren''' ([[Antzuola]], [[1932]] - [[2002]]) euskal [[eskusoinu|soinujolea]] zen. Urterik gehienak [[Lizartza]]n eman zituen, horregatik ''Lizartzako itsua'' deitzen zioten, gaztetan izandako istripu bat dela medio itsu geratu baitzen. Ondoren ikasi zuen soinua jotzen, akordeoi handia. 2002an hil zen.
'''Erromeria eta ezteietan''' jotzen hasi zen, baina gero bere kantu propioak sortzeari ekin zion, arrakasta handiz gainera. [[1986]]an atera zuen lehen diskoa, ''[[Itsasontzi baten]]'' deitua, eta horko bi kanta bazter guztietara zabaldu ziren, 'Itsasontzi baten' eta 'Zorionak' izenekoak, oso jende-eremu ezberdinetara iritsiz: baserri giroko jendearengana, berbena taldeengana, euskara ikasleengana... irratietan eskainitako kantuen tartean ere ia egunero jartzen zituzten. Disko gehiago egin zituen, baina hartutako bidea baztertu gabe: euskal sustraiari lotutako doinuak ziren, kanturako asmatuak edo dantzarako, letrak ere berak egiten zituen, bertsolaria baitzen, baltseak, pasodobleak, boleroak eta abar ederki menderatzen zituen, eta bere sinpletasunean bazuen dotorezi melodiko bat, antzinako kutsu bat. Gainera berrogei urte pasa eman zituen herriz herri erromeriak jotzen, eta bazter guztietan ezagutzen eta maitatzen zuten.
 
== Biografia ==
 
Hamazazpi urte zituela gelditu zen Kaxiano itsu, 1949ko irailaren 21etik 22rako gauean, Gipuzkoa Nafarroarekin lotuko zuen tunela egiten ari zirela, barrena galdu bat lehertuta. "Zoritxarrak zortea ekarri zidan", zioen Kaxianok (1). Izan ere, istripu haren ondorioz hasi zen musika ikasten. Jose Ignacio Urdanpilleta apaizarekin braillea ikasi, eta Eugenio Mendia Lizartzako organistak solfeoa irakatsi zion. Manolo Iabenekin eta anaiarekin klase batzuk hartu, eta 18 urterekin plazarik plaza hasi zen Kaxiano, soinuarekin. Lehendabizi herrian bertan, Lizartzan (Gipuzkoa), eta hurrena, Atallun (Nafarroa). 14 duro kobratu zituen, garai hartan paper fabrikan astebetean lan eginda irabazten zena. Autobusean eta trenetan mugitzen zen lehen urte haietan alde batetik bestera Kaxiano.
Erromeria eta ezteietan jotzen hasi zen, baina gero bere kantu propioak sortzeari ekin zion, arrakasta handiz gainera. [[1986]]an atera zuen lehen diskoa, ''[[Itsasontzi baten]]'' deitua, eta horko bi kanta bazter guztietara zabaldu ziren, 'Itsasontzi baten' eta 'Zorionak' izenekoak, oso jende-eremu ezberdinetara iritsiz: baserri giroko jendearengana, berbena taldeengana, euskara ikasleengana... irratietan eskainitako kantuen tartean ere ia egunero jartzen zituzten. Disko gehiago egin zituen, baina hartutako bidea baztertu gabe: euskal sustraiari lotutako doinuak ziren, kanturako asmatuak edo dantzarako, letrak ere berak egiten zituen, bertsolaria baitzen, baltseak, pasodobleak, boleroak eta abar ederki menderatzen zituen, eta bere sinpletasunean bazuen dotorezi melodiko bat, antzinako kutsu bat. Gainera berrogei urte pasa eman zituen herriz herri erromeriak jotzen, eta bazter guztietan ezagutzen eta maitatzen zuten.
 
Hasierako garaietan besteren kantuak jotzen zituen Kaxianok, eta abestu, gutxi. Lotuan dantza egitea debekaturik zegoen garaiak ziren, eta arin-arinak eta fandangoak jotzen zituen batik bat soinuarekin. Aitzindaria izan zen Kaxiano akordeoiarekin tangoak eta mexikarrak jotzen Euskal Herriko plazetan. Eta berehala gaztelaniazko kantu ezagunak euskaratzen hasi zen, "Cuando iba el domingo a misa... hura izan zen lehen euskaratu nuena eta izugarrizko arrakasta izan zuen erromerietan. Jendea letra emateko esaten hasi zitzaidan, trikitilariak batik bat" (2).
 
Eta hurrengo urratsa letrak sortzea izan zen. Bertsolaria zen Kaxiano -1960 eta 1962ko txapelketetan parte hartu zuen, eta behin eskualdeko txapela irabazi ere bai, eta plazetan [[Txomin Garmendia]], Joxe Lizaso eta [[Lazkao Txiki]] zituen, batik bat, kantulagun-, eta bertsoak bezala, gaia hartuta, egiten zituen kantuak. Goizaldean izaten zuen sormena emankor: "Bai, bitxia da, baina ni goizeko laurak aldera egoten naiz neure onenean kantuak sortzeari dagokionez behintzat. Siesta egin eta goiz joaten naiz ohera: gero esnatu eta kasete txiki batean grabatzen ditut ohean bertan burura etorri zaizkidan ideia berriak, bestela ahaztu egiten zaizkit eta!" (1). Euskal Herriari eta maitasunari kantatzen dio batez ere Kaxianok, Euskal Herriari zion maitasunari.
 
Letren ondoren, doinuak sortzen hasi zen Lizartzako itsua, berak kantatuko zituen doinuak batetik, eta bertsotarakoak bestetik. Hala deskribatu zituen Juanito Dorronsorok Kaxianok sortutako doinuak: "Bertsolaria zen, barrutik ezagutzen zuen, eta doinu politak, samurrak, oso sentikorrak egiten zituen" (1). Zortziko txikian nahiz handian, oraindik plazan entzuten dira Kaxianok sortutako doinuak, "Kantatzera nihoa" kasu.
 
30 urtez Gipuzkoa osoko eta Nafarroa iparraldeko ia plaza denak egin ondoren, 80ko hamarkadan booma izan zuen Kaxianok, "Itsasontzi baten" abestiari esker, batik bat. Arrate eta Loiola irratietan zuzenean grabatu zituen aurreneko kantuak, eta, grabazio haiek entzunda, jendea disko eskean hasi zen. Elkar diskoetxeak erantzun zion eskariari, eta 1986an [[Itsasontzi baten]] diskoa argitaratu zuen, bere letra, doinu eta moldaketekin. Berehala 7.000 aleko argitaraldia agortu zen. Eta errenkadan etorri ziren [[Baserritik kalera]] (1987), [[Nere oroigarri]] (1989), [[Ongi etorri]] (1990), [[Lizartzako oihartzunak]] (1992),[[Antzuolari]](1994) eta [[Soinu eta kantu]] (1996) diskoak. 60 abestitik gora erregistratu zituen.
Denbora luzean -berrogei bat urtez-, Carlos Garcia Ibarrakoa izan zuen atzean lagun, saxofoiarekin, baina Pedro Jose Zubiak ere urteak egin zituen Kaxianorekin. Carlos Garciarekin eta Anjel M. Zubia bateria jotzailearekin talde bat osatu zuen Kaxianok: Axariak izenekoa. Denbora gutxian iraun zuten, baina, izen horrekin; berehala, Kaxiano eta bere taldea deitura hartu zuten, jendeak Kaxiano bertan zela jakin zezan.
 
2002ko urtarrilaren 29an itxi zituen betiko begiak Lizartzako itsuak, Azpeitian San Jose egunerako (martxoaren 19a) omenaldia prestatzen ari zitzaizkiola. Kaxianoren umorea eta adimena azpimarratu zituzten haren ezagun eta lagunek haren heriotzan.
 
Gizon ona zen, eta bere musikak ere badu patxada hori, lasaitasun hori, zoriontasuna transmititzen zuen sortzaile baten magia.
43 ⟶ 56 lerroa:
[[Kategoria:1990eko hamarkadako musika taldeak]]
[[Kategoria:1980ko hamarkadako musika taldeak]]
 
== Erreferentziak ==
* {{badok.info|egilea=Ainara Gorostitzu|web=http://www.badok.info/artista.php?id_artista=93}}
 
[[Kategoria:Euskal abeslariak|L]]