Hipofisi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Chobot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: ko:뇌하수체
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: kn:ಪಿಟ್ಯುಟರಿ ಗ್ರಂಥಿ; cosmetic changes
6. lerroa:
Hiru zatik osatzen dute hipofisia: aurreko gingila edo adenohipofisia, erdiko hipofisia eta atzeko gingila edo neurohipofisia.
 
* adenohipofisiak jatorri [[epitelio|epiteliala]] du.
 
* neurohipofisia txikiagoa da, eta nerbio-jatorria du. Nerbio-lotura zuzenak ditu [[hipotalamo]]arekin.
 
* erdiko hipofisiak melanotropina izeneko [[proteina]] sortzen du, [[melanina]]ren sintesian parte hartzen duena.
 
Adenohipofisia eta neurohipofisia bi guruin desberdintzat jo daitezke, bakoitzak bere [[hormona]]k jariatzen baititu. Biak ala biak hipotalamoaren kontrolpean daude: entzefaloaren zati hori nerbio-loturen bidez lotzen da neurohipofisiarekin, eta odol-sistemaren bitartez adenohipofisiarekin, jariaketa endokrino asko kontrolatuz. Hipofisia eta hipotalamoaren arteko lotura ez da soilik anatomikoa, baita funtzionala ere: zilegi da beraz ''sistema hipofisiario-hipotalamikoaz'' hitz egitea.
22. lerroa:
Hipofisiaren zati honek hormona ugari jariatzen ditu, honako hauek izanik garrantzitsuenak:
 
* [[hazkuntza hormona]] (GH edo STH), gorputzaren hazkuntza areagotzen duena
* [[prolaktina]] (LTH), haurdunaldian eta edoskitzaroan zeregin garrantzitsua betetzen duena; ugatz-guruinak eta ama-sena garatu, eta esnearen ekoizpenean jarduten du
 
Gainontzeko [[hormona]]k ''tropikoak'' dira, hots, beste guruin batzuetan dute eragina, guruin horien jariaketa erregulatuz:
 
* [[tirotropina]] (TSH): [[tiroide]]an jarduten du, [[tiroxina]] eta [[tri-iodotironina]]ren sintesia bultzatuz.
 
* kortikotropina edo hormona adrenokortikotropa ([[ACTH]]): giltzurrungaineko azalean jarduten du, guruin honek jariatzen dituen hormonen sintesia bultzatuz ([[aldosterona]], [[kortisona]]...)
 
* [[hormona luteinizatzaile]]a (LH): [[gonada|gonadetan]] jarduten du; [[obulazio]]an parte hartzen du emakumezkoengan, eta [[androgeno]]en sintesia kontrolatzen du gizonezkoengan
 
* [[hormona folikulu estimulatzaile]]a (FSH): aurrekoaren antzeko funtzioa du. Gonadetan ere jarduten du.
 
=== Neurohipofisia ===
39. lerroa:
Hipofisiaren zati honek ez ditu hormonak ekoizten; ez da, beraz, benetako guruin jariatzailea, hipotalamoak jariatzen dituen hormonen biltzailea baizik. Izan ere, hipotalamoko nerbio-ehunetan bi hormona ekoizten dira, neurohipofisira nerbio-zuntzen bitartez iristen direnak, bertan pilatuz. Hipotalamoak jariatutako hormonak bi hauek dira:
 
* [[basopresina]] (ADH) edo hormona antidiuretikoa: [[giltzurrun]]etan uraren birxurgapena handitzen du, gernuaren kopurua gutxituz.
 
* [[oxitozina]]: erditzerakoan umetokiaren kontrakzioak eragiten ditu; horretaz gain, edoskitzaroan ere zeregin garrantzitsua betetzen du, esnearen ekoizpenean parte hartzen baitu.
 
Oxitozinaren jariaketak oso ongi azaltzen du hipotalamoaren eginkizuna hormonen sortze-prozesuan: titiburuaren inguruan dauden ukimen-hartzaileak kitzikatzean, nerbio-bulkadak bidaltzen dituzte hipotalamoko dagozkien zentroetara eta bertan ekoizten da oxitozina, honek esnearen jariaketa eragin dezan
 
[[Kategoria: Guruinak]]
 
[[af:Hipofise]]
76. lerroa:
[[ja:下垂体]]
[[jv:Kelenjar pituitari]]
[[kn:ಪಿಟ್ಯುಟರಿ ಗ್ರಂಥಿ]]
[[ko:뇌하수체]]
[[la:Glandula pituitaria]]