Eztul: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: cy:Peswch
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Pertussis.jpg|thumb|right|200px|Ume bat, [[kukutxeztul]]ak jota]]
'''Eztula''' [[arnas-gaixotasun]]en artean [[sintoma]]rik ohiko eta tipikoenetarikoa da. Halaber, beste mota bateko eritasunetan ere agertu daiteke: [[ORL]]-ko batzuetan edo [[digestio aparatu]]koak.
 
Eztula espirazio (arnasbotatze) azkarra da, zeinek arnasbideen edukia kanporatuz [[abiadura]] handiko [[aire]]-fluxua sortzen duen. Eztula nahitakoa edo erreflexua izan daiteke, eta arnasbideen jariakinak eta gorputz arrotzak garbitzeko balio du.
 
== Anatomofisiologia ==
 
Eztularen zentroa erraboilean kokatuta omen dago. Zentro hori [[garun]]-kortexetik estimula daiteke; horregatik izan daiteke eztula nahitakoa. Eztula ekintza erreflexua denean, erreflexu guztiek bezala, bide aferenteak eta eferenteak izaten ditu:
 
'''a)Bide aferenteak'''
 
Biderik inportanteenak goiko [[nerbio]] laringeoa eta nerbio bagoa izaten dira; bide horien errezeptore erreflexogenoak goiko arnasbideetan eta [[pleura]]n daude, estimulu mekaniko, kimiko edota termikoengatik estimula daitezkeenak.
 
'''b)Bide eferenteak'''
 
Eztularen zentrotik irteten diren aginte eferenteak nerbio frenikoaren eta nerbio espinalen bidez abiatzen dira arnas [[muskulu]]etara, eta [[nerbio]] atzerakariaren bidez [[laringe]]ra.
Eztula, azken finean, hiru fasetan gauzatzen den espirazio eztandagarria da:
Hasiera batean, inspirazio oso sakona gauzatu ostean, glotisa ixten da.
Gero, glotisa itxita dagoen bitartean, arnas muskulu espiratorioak uzkurtzen dira; ondorioz, toraxaren barruko presioak izugarri egiten du gora.
 
Azkenik, glotisa zabaldu egiten da, baina oraindik zeharo zabalik ez dagoenean oso azkar kanporatzen da arnasbideetan presio handitan zegoen airea, eztularen zarata tipikoa sortzen eta arnasbideetan egon litezkeen edukiak (mukiak, gorputz arrotzak...) ateratzen.
 
Hiru fase horiek oso azkar gertatzen dira bata bestearen atzetik. Eztularen helbururik nagusiak mukiaren kanporaketa eta arnasbideen garbiketa izaten dira.
== Etiopatogenia ==
Bide aferenteen zonalde erreflexogenoak estimulatzeko gai diren estimulurik inportanteenak honako hauek dira:
'''a)Estimulu kortikalak (garun-kortexetik)'''
 
Eztul psikikoan (psikogenoan) estimulua garun-kortexetik dator.
 
'''b)Estimulu mekanikoak'''
 
*Arnasten diren gorputz arrotzak
 
*Arnasbideetako tumoreak edota arnasbidez kanpotik zanpatzen duten tumoreak (adenopatiak, aneurismak, mediastinoko tumoreak...).
 
*[[Birika]]ko fibrosian birikaren egiturak desitxuratu egiten dira; hori ere estimulu mekanikoa izaten da.
 
*[[Asma]] bronkialean gertatzen den [[bronkio]]-uzkurdura.
 
*[[Birika]]-zirkulazioaren kongestioa.....
 
'''c)Estimulu kimikoak'''
 
Arnasturiko gasak, [[lurrun]]ak, [[tabako]]a....
Laringe, trakea, bronkio eta pleurako hanturak.....
 
'''d)Estimulu termikoak:'''
 
haize oso beroa (baita hotza ere) arnastea.
 
==Eztul-motak==
'''a)Eztul lehorra edo ez-emankorra''' (espektoraziorik gabekoa)
 
Hauxe da [[pleura]]ko patologian agertzen den eztula; eztul psikogenoa ere lehorra izaten da.
 
Kontuan hartu behar da pertsona batzuek ez dakitela karkaxarik kanporatzen, eta irentsi egiten dituzte esputoak. Ez bazaie horri buruz ondo galdetzen, eztularen diagnostikoa okerra izan daiteke, eta eztul lehortzat har daiteke eztul emankorra dena.
'''b)Eztul bustia, emankorra edo eraginkorra''' (espektorazioarekin batera)
 
Azken finean, eztularen helburua jariakinak kanporatzea da. Eztul bustia patologia askotan ikus daiteke: arnasbideetako hanturetan, [[asma]]n, [[bronkitis kroniko]]an, [[tuberkulosi]]an, birikako edema akutuan....
'''c)Eztul espasmodikoa'''
 
Eztulaldi azkar batzuk, bata bestearen atzetik gertatzen direnean, eztul espasmodikoa dela esaten da. [[Bronkitis kroniko]]an ager daiteke, baita beste [[patologia]] batzuetan ere.
'''d) Kukutxeztula edo eztul kokelukoidea
'''
Eztul espasmodikoa da, baina hasiera bateko inspirazioa glotisa erdi zabalik dagoela gertatzen da. Horrek zarata tipikoa agerrarazten du ("kioa"). Izenak adierazten duenez, [[kukutxeztula]]n gertatu ohi da.
'''e) Txakur-eztula'''
 
Tonu baxuko eztula da, eta goiko arnasbideetako hanturetan agertu ohi da (goiko arnasbideetako [[katarro]]etan, trakeitisetan...).
'''f) Eztul bitonala'''
 
Eztul mota honetan tonu altuak eta baxuak nahasten dira; [[ahots]]-korda baten paralisiaren adierazlea izan ohi da, gehienetan [[nerbio]] atzerakaria zanpaturik dagoelako tumore baten ondorioz.
'''g) Eztul goragalegarria'''
 
Gorakoekin azaltzen den eztula da.
 
==Ondorio kaltegarriak==
'''a) Gaixoaren ahulezia'''
 
Eztula iraunkorra eta bizia bada, batez ere gaixoa zaharra denean edo egoera larrian dagoenean, oso neketsua eta ahulgarria izan daiteke.
'''b) Eztul-sinkopea edo sinkope tusigenoa'''
 
Eztul egitean torax barneko presioa izugarri handitzen da; horren ondorioz, bihotzera doan zain-itzulera murriztuko da. Horrek bihotz-gastuaren jaitsiera ekarriko du eta garunera odol arterial gutxiago helduko da. Bestetik, burualdean estasi benosoa izango dugu. Bi arrazoi horiengatik bat-bateko konorte-galera gerta daiteke.
'''c)Saihets-hezurretako hausturak:'''
 
Arraroa da, baina ez da ezinezkoa, deskribaturiko kasuak baitaute
'''d) [[Pneumotorax]]a eta pneumomediastinoa'''
 
Eztulaldien ondorioz [[pleura]]ren azpian dauden builak edo kisteak apur daitezke eta [[airea]] pleura-espaziora pasatuko da.
 
== Akutua ==