Bhopalgo istripua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
75. lerroa:
 
==[[Union Carbide|Union Carbideren]] erantzukizuna==
 
Union Carbidek ez du oraindik ere bere erantzukizuna guztiz onartzen eta enpresaren ustetan, sabotaje bat izan zen eragile bakarra, ez baitagoelako beste azalpenik haien aburuz. Hala ere, hainbat laguntza ekonomiko eman izan dituzte eta ospitale bat ere eraiki dute, baina kontuan izan behar da neurri guzuti hauek ez direla nahikoak izan, dirulaguntzak murriztuak baitira.
 
==Gaur egungo egoera==
 
25 urte pasa baldin badira ere, oraindik ez dago kalteak bere gain hartuko dituenik. Biktimentzat, baina, bada errudunik; isuria izan zuen enpresak ez zuela behar bezala jokatu uste dute. Union Carbidek zigorra jaso zuen auzitegien eskuetatik; 1989an 7.500 milioi errupia (470 milioi dolar inguru) ordaintzera zigortu zuen Auzitegi Gorenak, baina kargu zibil eta penal guztietatik libre utzi zuen. Protesta eta mobilizazio ugari egin ziren auzitegiaren ebazpenari erantzuteko. Kaltetuek salatu izan dutenez, 600.000 kalte eskaera aurkeztu izan dituzte auzitegietan; 29.000 besterik ez dute onartu.
 
==Ikus, gainera==
*[[Union Carbide]]
*[[Metil isozianato]]
==Erreferentziak==
<references/>