Jean Sibelius: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: war:Jean Sibelius
No edit summary
1. lerroa:
'''Jean Sibelius''', musikagilea Finlandian jaio zen 1865eko abenduaren 8an Hämeenlinna herrian, eta 1957ko irailaren 20an hil, Järvenpää-n. Bere musika Erromantizismo berantiarrekoa da, eta eragin nabarmena izan zuen Finlandiaren nortasun nazionala finkatzen.
'''Johan Julius Christian Sibelius''', ([[Hämeenlinna]], [[Finlandia]], [[1865]]eko [[abenduaren 8]]a - [[Järvenpää]], [[Finlandia]], [[1957]]ko [[irailaren 20]]a) Jean Sibelius bezala ezagunagoa, konpositore [[finlandia]]rra izan zen.
 
Sibeliusen lanaren funtsa zazpi sinfoniatan biltzen da. Beethovenek bezala, Sibeliusek ere erabili zuen horietako bakoitza bere estiloa garatzeko. Beethovenek ez bezala, zeinak erabiltzen zituen sinfoniak aldarri publikoak egiteko eta gordetzen zituen bere sentimendurik gordeenak lan txikietarako, Sibeliusek sinfonietan kanporatu zituen bere sentimendu pertsonalak. Bere lanak sarri jo eta maiz grabatzen dira gaur egun ere.
Hemeretzigarren mendearen amaiera eta hogeigarren mende haserako [[musika klasiko]] konpositore garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Bere musikak finlandiarren identitate nazionalaren eraketan eragin nabarmena izan zuen. Bere musika lanik ezagunenak Tapiola eta Finlandia dira.
 
Sinfoniak alde batera utzita, Sibeliusen konposiziorik ezagunenak dira Finlandia, Balts Tristea, biolin kontzertua, Karelia Suitea eta Tuonelako Zisnea (Lemminkäinen Suitearen lau mugimenduetako bat). Beste lan batzuen artean daude zenbait pieza Kalevalan oinarri hartuak, 100dik gora abesti ahots eta pianorako, musika 13 antzezlanetarako, Jungfrun i tornet opera (Dontzeila Dorrean), ganbera musika, piano musika, 21 argitalpen musika koralaz eta musika erritual masonikoa. Sibelius musikagile emankorra izan zen 1920ko hamarkadaren erdialdera arte. Hala ere, bukatu bezain laster bere Zazpigarren Sinfonia, Ekaitza (1926) eta Tapiola (1926), ez zuen maila handiko lanik egin bizi izan zen hogeita hamar urteetan. Saiatu zen, bai, musika sortzen, baita zortzigarren sinfonia bat ere, baina emaitzarik gabe. Bere bizitzaren azken aldian musika masonikoa idatzi zuen, eta berrargitaratu egin zituen hasierako zenbait lan. Halaber, arretaz jarraitu zuen musikaren garapena, nahiz eta beti ez zuen begi onez ikusi musika modernoa.
 
==Bizitza eta lana==
'''Johan Julius Christian Sibelius''' Hämeenlinna herrian jaio zen, Finlandiako Dukerri Handian, suediera hitz egiten zuen familia batean. Aita Christian Gustaf Sibelius izan zuen, eta ama Maria Charlotta Sibelius. Nahiz eta familian “Janne” esaten zioten, ikasle zela hasi zen erabiltzen bere izenaren frantses aldaera, “Jean”, oinarri hartuta bere osaba baten bisita txartelean. Gaur egun mundu osoan da ezagun Jean Sibelius izenarekin.
 
Bere familiak erabaki zuen Jean gaztea finlandiar hizkuntzako eskola batera bidaltzea, eta halaxe ikasi zuen Hämeenlinnako eskolan 1876tik 1885era bitartean. Nazionalismo erromantikoa elementu erabakigarria izan zen Sibeliusen produkzio artistikoan eta bilakaera politikoan.
 
1885ean institutuan graduatu ondoren, Sibelius hasi zen Zuzenbidea ikasten Alexander Unibertsitatean, Finlandian bertan (gaur egun Helsinkiko Unibertsitatea). Dena dela, interes handiagoa zuenez musikan, laster utzi zituen Zuzenbide ikasketak. 1885etik 1889ra, Sibeliusek musika ikasi zuen Helsinkiko Musika Eskolan (gaur egun Sibelius Akademia). Bertan, Martin Wegelius izan zuen irakasle, besteak beste. Sibeliusek musika ikasten jarraitu zuen Berlinen lehenengo (1889tik 1890era) eta Vienan gero (1890etik 1891ra).
 
Jean Sibelius eta Aino Järnefelt (1871-1969) Maxmon ezkondu ziren 1892ko ekainaren 10ean. Etxe bat eraiki zuten Ainola izenarekin Tuusula lakuaren ondoan, eta hantxe bizi izan ziren hil arte. 64 urte bizi izan ziren ezkonduta, eta sei alaba izan zituzten: Eva, Ruth, Kirsti (oso gazte hil zen), Katarina, Margareta eta Heidi.
 
1911n ebakuntza handia egin zioten Sibeliusi, ustez minbizia zuelako eztarrian. Heriotza hain hurbil ikusteak utzi zuen arrastorik egileak garai hartan egindako zenbait lanetan, adibidez, Luonnotar eta Laugarren Sinfonia.
 
Sibeliusek izadia maite zuen, eta sarri erabili zituen Finlandiako paisajeak bere musika egiteko. Behin, horrela idatzi zuen bere Seigarren Sinfoniaz: "Beti ekartzen dit gogora lehen elurraren usaina". Askotan esan da Ainola inguruko basoek inspiratu zutela Tapiola konposizioa.
 
1926an Sibeliusen produkzioa nabarmen jaitsi zen, aldi luze baterako: Zazpigarren Sinfonia egin ostean, lan gutxi batzuk soilik egin zituen, goi mailakoak. Horietatik, aipagarrienak izango dira Shakespeareren Ekaitza lanerako egindako musika eta Tapiola poema musikatua. Bere bizitzako azken hogeita hamar urteetan, Sibeliusek ez zuen hitz egiterik ere nahi izan bere musikaz.
 
Froga ziur samarrak daude Sibelius aritu zela zortzigarren sinfonia lantzen. 1931n eta 1932an Serge Koussevitzky bere lagunari agindu zion estreinatuko zuela, eta 1933an iragarri ere egin zen emanaldi bat Londresen, Basil Cameronen zuzendaritzapean. Dena dela, froga zehatz bakarra zortzigarren sinfoniarena faktura bat da, lehen mugimenduaren kopia batekoa. Sibelius beti izan zen oso kritikoa bere buruarekin; behin baino gehiagotan azpimarratu zien bere lagun minei: “Gai ez banaiz Zazpigarrena baino sinfonia hobea idazteko, orduan hura izango da nire azkena”. Zelan ez den gorde hurrengoaren eskuizkriburik, askok uste dute Sibeliusek berak suntsitu zituela partiturak, seguruenik 1945ean, jakina baita urte hartan paper asko bota zituela sutara, bere emaztea aurrean zela.
 
1939ko urtarrilaren 1ean Sibeliusek parte hartu zuen nazioarteko irrati emanaldi batean, eta bertan egileak berak zuzendu zuen bere Andante Festivo pieza. Ekitaldi hura grabatu eta argitaratu egin zen, lehendabizi diskoetan eta gero CD bidez. Seguruenik berau izango da adibide bakarra, non musikagilea bera agertzen baita bere musika zuzentzen.
 
1955ean, Sibeliusek 90 urte bete zituenean, musika ekitaldi bereziak egin ziren Finlandian, eta Columbia Records eta EMI diskoetxeek album bereziak atera zituzten Sibeliusen omenez. Bi urte geroago, hil egin zen musikagilea. Haren heriotzaz honako anekdota hau kontatzen du Erik Tawastjerna haren biografoak:
 
“Pozez zoratzen itzuli omen zen eguneroko pasieratik, eta esan omen zion bere emazteari ikusi zuela kurrilo talde bat hurbiltzen. ‘Hementxe datoz, nire gaztaroko txoriak’, esan omen zuen. Bat-batean, txori haietako bat taldetik urrutiratu, eta zirkulu bat marraztu zuen Ainola gainean. Ondoren, bat egin zuen berriz taldearekin, aurrera egiteko”.
 
Bi egun geroago, 1957ko irailaren 20an, 91 urte zituela, Sibelius hil egin zen, garuneko odoljario batek jota. Ainolan bertan lurperatu zuten, lorategian. Egun berean, Finlandiako beste musikagile ezagun bat hil zen, Heino Kaski. Aino, berriz, hamabi urte gehiago bizi izan zen, 1969ko ekainaren 8an hil zen arte; bere senarraren ondoan lurperatu zuten.
 
1972an, Sibeliusen ondorengoek Finlandiako estatuari saldu zioten Ainola. Bi urte geroago, 1974an, Finlandiako Hezkuntza Ministerioak eta Sibelius Elkarteak museo gisa ireki zuten.
 
==Musika estiloa eta onespena==
Bere lanaren muina da zazpi sinfonien bilduma. Beethovenek bezala, erabili zuen horietako bakoitza ideia musikal bat garatu eta bere-berea zuen estiloan aurrera egiteko. Gaur egun ere, sinfoniak oso ezagunak dira, eta sarri jotzen dira kontzertuetan, bai Finlandian bertan, eta baita handik kanpo ere.
 
Johan Ludvig Runeberg-ekin batera, Finlandiaren kultur sinboloetariko bat izan zen, biek ala biek eragin handia izan baitzuten Finlandiaren nortasun nazionala finkatzen, nahiz eta, harrigarria bada ere, biak ziren suediar jatorriko familietakoak.
 
Bere lanik ezagunenen artean daude.
 
* Finlandia poema sinfonikoa.
* Balts tristea.
* Biolin kontzertua.
* Karelia suitea
* Lemminkäinen suitea, bereziki bere lau mugimenduetako bat, Tuonelako zisnea.
 
Beste musikagile askok bezala, Sibeliusek ere bere egin zituen XIX. mendeko konposizio arauak. Bere garaikide askok bezala, berak ere miretsi egin zuen Wagner, baina aldi baterako soilik, geroago beste musika eredu bat hautatu baitzuen. Ferruccio Busoni eta Txaikovskiren eragina ere jaso zuen. Azken honena bereziki nabarmena izan zen Kullervo sinfonia koralean (1891) eta baita Biolin kontzertuan ere, zenbait urte geroago, 1903an.
 
Sibelius saiatu zen erabat sinplifikatzen musikaren barne eraikuntza. Antonin Dvoraki bezala, horrek eraman zuen melodiak bilatzera, nazioaren izaerarekin bat etorriko zirenak. Mahler-ek bezala, berak ere sarri erabili zituen folklore nazionala eta literatura bere konposizioak eraikitzeko. Bere Bigarren sinfoniaren bigarren mugimendua hartuta dago Don Juan liburuko pasarte batetik, non estatua bat agertzen baita ilargiaren argipean. Laugarren sinfonian, ostera, uztartzen ditu sinfonia baterako aurreikusitako lana (Mendia) poema batekin, zeina oinarritzen baita Belea lanean, Edgar Allan Poe idazlearena.
 
Poema musikatuak ere idatzi zituen, oinarrituak Finlandiako poesian, En saga poemarekin hasi eta Tapiolarekin amaitu (1926), bere azken lan handia.
 
Sibelius modan egon izan da, eta modatik joanda, bietan. Bera izan zen XX. mendeko sinfonia egilerik ezagunena, eta behin eta berriro eskaini izan zaizkio ziklo osoak. Munduko orkestra zuzendaririk onenak interesatu dira eta jo izan dute haren musika.
 
{{musika zirriborroa}}