Zelula fotovoltaiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
100. lerroa:
Ikerketek ez dute oraindik heldutasuna eskuratu, erabilgarritasun bide berriak arakatzen ari direlako. Alde batetik, sortutako [[argindar|elektrizitatearen]] prezioa jeitsi beharko litzateke. Bestetik, materialen [[erresistentzia]]n, erabiltzeko erraztasunean eta integrazioan aurreratu beharko litzateke. Fabrikazio prozesu etapa guztiak hobetzeko beharra dute oraindik.
 
Zientzialari talde batek proiektu berri bat jarri dute martxan. Proiektu horretan, eraikuntzarako, garraiorako eta espaziorako zelula fotovoltaikoen erabilpena ikertu dute. Berrikuntza nagusia zelula fotovoltaikoak egiteko materialen malgutasuna da, eta, gainera, kristalarekin alderatuta, material berri horiek zelulen pisua arintzea lortzen dutela aurkitu dute. Proiektu horretan, Europako enpresek, zentro teknologikoek eta berrikuntzako hainbat erakundek parte hartu dute. Proiektuaren koordinatzailea Zentrum fuer Sonnenenergie und Wasserstoff-Forschung Baden-Wuerttemberg (ZSW) izan da.
 
Gaur egun, teknologia fotovoltaikoek aplikazio zehatzak dituzte, batez ere, espazioko aplikazioetan. Hala ere, prozesuak ekoizpen jarraian sartu eta gero, kostuak txikitzea espero da. Horrela zelula fotovoltaikoen erabilera zabaldu egingo da, eraikuntza-sektorean batez ere.