Agosti Xaho: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: fr:Augustin Chaho
No edit summary
1. lerroa:
'''Agosti Xaho Lagarde''' ([[Atharratze]], [[Zuberoa]], [[1811]]ko [[urriaren 10]]a - [[Baiona]], [[Lapurdi]], [[1858]]ko [[urriaren 23]]a) euskal kazetari, idazle, legegizon, hizkuntzalari eta politikaria izan zenlegegi. Bere pentsamoldea, ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat hartzen da. [[Erromantiko]] sutsua zen. Euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzaile izan zen, hala nola "Aitorren elezaharra".
 
[[Oloroe]]ko apaizgaitegian bigarren hezkuntza bukatu ondoren, [[1831]]n [[Paris]]era joan zen ikasketak jarraitzera. Parisen, legeez gainera, ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen. Handik lasterrera [[sanskrito]]a eta [[euskara]] lotu nahi zituen saio bitxi bat idatziko zuen. Parisetik [[Okzitaniako Tolosa]]ra bizitzera joan eta ''Revue des voyants'' aldizkaria sortu zuen. Iduri duenez, aldizkarian agerturiko informazio zenbaitek arazoak ekarri zizkion eta hala, Tolosatik alde egin eta [[Zuberoa]]ra itzuli behar izan zuen.