Aharrausi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
14. lerroa:
Bigarren teoriaren arabera, aharrausiek burmuina hozteko balio dute. Albany unibertsitateko ikertzaileek frogatu dutenez, burmuinak hartzen ditugun kaloria guztien herena kontsumitzen du eta aire hezearen bidez hozten da. Unibertsitate horretan egindako esperimentuetan ikasleek jendea aharrausika zebilen bideokaseteak ikusi behar zituzten. Bitartean ikasleriaren erdiak ahotik arnastuko zuen eta beste erdiak sudurretik. Horrela frogatu dute ahotik arnastean aharrausika hasteko probabilitate gehiago daudela sudurretik arnastean baino. Beste saiakuntza batean, lehen aipatutako bideokaseteak ikusi behar zituzten, baina oraingo honetan ikasleen erdiak izotz-poltsa zuten bekokian; beste erdiak, aldiz, ur beroko poltsa. Lehengo erdiak ez zuen aharrausi egin, bigarrenak bai ostera.
 
Aharrausiak azaltzeko gehien hedatu den teoria hipoxiarena[[hipoxia]]rena da. Arnas egiten dugu oxigenoa lortzeko, honen bidez erretzen eta asimilatzen baititugu mantenugaiak. Bestetik, mantenugaiak energia lortzeko erabiltzen ditugu eta karbono dioxido (CO2) produktua ekoizten dugu erreakzioetan. CO2 zeluletatik odolera joan eta gas bat denez arnasketaren bidez gorputzetik kanporatuko dugu. Mekanismo hau automatikoki burutzen da organismoan. Nekatuta, aspertuta gaudenean edo logura dugunean arnasa motelago hartzen dugu eta ondorioz, albeoloak kolapsatzen dira. Odolean hiperkapnia agertzen da (CO2 kontzentrazio altuak) eta zeluletara heltzen den oxigenoa eskasa izango da. Arazoari konponbidea emateko aharrausi egiten dugu oxigeno kontzentrazioa igo dadin. Lo egitean oxigeno kontsumoa jaitsi arren, karbono dioxidoaren ekoizpena ere murrizten da, beraz, ez dago aho zabalka egon beharrik. Hipotesi honen aurka doazenak ere badaude, batzuek oxigeno eta karbono dioxido kontzentrazioek ez dutela aharrausian eragiten defendatzen dute; besteen ustez teoria hau ez luke azalduko umekiek zergatik aharrausi egiten dute birikak erabiltzen ez badituzte.
 
Hala ere, ahoa zabaltzea zenbait gaixotasunaren adierazle izan daiteke. Ikerketa epidemiologiko baten arabera, [[Parkinsonen gaixotasun]]ean erreflexu honek ez dauka kontrol hertsirik eta ondorio gisa, agerpenaren maiztasuna eta ezaugarriak aldatuta egon daitezke. Egia esan, Parkinson gaixotasunaren kausa dopaminaren urritasuna da eta onartuta dagoenez dopamina eta azetilkolina, besteak beste, aharrausiaren aktibazioan parte hartzen dute. Gainera, Parkinsonaren aurkako tratamendu batzuekin aharrausiak desagertzen dira. Beraz, Corlieu doktoreak dioen bezala, tratamendu baten eraginkortasuna froga dezake. Bestetik, gehiegizko aharrausiak erreakzio basobagal batek eragin ditzake, hau da, nerbio bagoak odol-hodien gain izan duen eraginaren ondorioz. Kasu honetan bihotz-arazo baten aurrean egon gaitezke. Aharrausi egitea geldiezina baldin bada tumore bat izan daiteke kausa, honek eragindako hipertentsio kraneala, hain zuzen ere.