Maladeta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t aldaketa, replaced: gaztelera → gaztelania
20. lerroa:
}}
 
'''Maladetako gailurra''' edo '''Maladeta''' ("la Mala Eta", hau da, [[gazteleragaztelania]]z "la Más Alta", [[euskaraz]] "Garaiena") [[Aneto]] menditik hurbil dagoen 3.308 metroko gailurra da. [[Aragoi]]ko [[Huesca]] probintziako [[Benasque]] udalerrian dagoen [[Posets-Maladeta Parke Naturala]]n kokatzen da. Bere iparraldeko magalean Maladetako [[glaziar]]ra dago, 37 hektareako azalera duelarik. Gailurra bitan zatituta dago, Sortaldeko Maladeta (6 ha) eta Sartaldeko Maladeta(31 ha).
 
Antzinean, Maladeta mendia eskualde honetako gailurrik garaiena zela uste zen, horregatik gailur honetara iristeko saiakerak mendilerro honetako beste tontorretara egin zirenak baino lehenagokoak dira. [[1801]]an Ferrieresek eta [[1802]]an [[Louis Cordier]]ek lehendabiziko saiakerak egin zituzten. Halere, gailur honen aurreneko igoera [[1817]]ko [[irailaren 29]]an Friedrich von Parrot eta Pierre Barrau "Pierrine" bere gidariak gauzatu zuten, helburu horretarako [[Frantzia]]ko Luchón udalerritik atera zirelarik.