«Aharrausi»: berrikuspenen arteko aldeak

230 bytes added ,  Duela 12 urte
tNo edit summary
===Ondorioak===
Teoria hauek guztiak aipatu ondoren argi geratzen dena da aharrausien kausan ikerlariek ez dutela bat egiten. Gainera, oraindik hainbat kontu daude gai honekin erlazionaturik eta argitu behar direnak: Ekintza honen ostean tentsio arteriala igotzen omen da eta baita bihotz-erritmoa ere, ba al dauka zerikusirik aharrausiaren zergatiarekin? Bestetik, zergatik [[esklerosi anizkoitz]]a duten gaixoak maizago aho zabalka aritzen dira? Dakigunez, gaixotasun horren funtsa ez da hormona edota neurotransmisore baten akatsa, immunitate arazo batean datza. Aharrausiei buruz irakurtzeak ere hauek eragiten ote ditu? Ez hori bakarrik, itsuek kasete bat entzutean non pertsonak aho zabalka dabiltzan, aharrausi egiten dute. Batzuen ustez erreflexu honen ondoren endorfinak jariatzen dira eta horregatik ongizate sentsazioa lortzen dugu, hori horrela izango balitz, zergatik fetuek aharrausi egiten dute? Ikerlari batzuen ustez umekien “aharrausia” ez omen da helduena bezalakoa, irenste-keinu bat izan daiteke edo ahoa zabaltzeko modu bat.
 
==Kanpo loturak==
{{commons|Category:Yawn}}
*{{eu}} [http://www.zientzia.net/multimedia_bist.asp?Multi_Kodea=16&formatua=galdera Zergatik egiten dugu aharrausi?] artikulua [http://www.zientzia.net/ Zientzia.net] gunean (+audioa)
 
[[Kategoria:Loa]]