Aharrausi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Zuzenketak
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
5. lerroa:
Aharrausiak umetoki barneko bizitzan hasi eta gure bizitza osoan zehar gurekin egongo dira. Gure aldamenekoa aho-zabalka hasten bada, gu geu ere horretan hasiko gara. Ia menderaezina da, saihestuz gero prozesua ez-gogobetekoa izango da eta gogaikarria izatera ere hel daiteke. Behin aharrausika hasita ezin dugu eten intentsitate handikoa delako, nahiz eta 5-10 segundu iraun. Bestetik, ornodun guztietan gertatzen den prozesua da: ugaztun, narrasti, arrain, anfibio eta hegaztietan.
 
Lehenik eta behin, aharrausia nola gertatzen den jakin behar dugu, bere oinarri fisiologikoak hain zuzen ere. Gure sentimen-hartzaileek estimulu bat (gosea, logura, nekea...) garraiatuko dute [[nerbio -sistema zentralera [[:es:Sistema nervioso centralzentral]]era. Nerbio-sistema zentralak informazioa jaso, prozesatu eta erantzuna sortuko du. Kasu honetan erantzuna erdi-borondatezko erreflexua [[:es:Reflejoerreflexu]]a izango da: aharrausia.
 
Denok dakigunez, aharrausi egiteko baraila [[:es:Mandibulabaraila]] eta mihia beherantz eraman behar ditugu, eta faringea irekiko dugu, horretarako aurpegiko muskulu ugari erabiliko ditugu. Normalean, begiak erdi ixten ditugu eta burua atzera botatzen dugu. Ezin dugu hasperekin nahasi behar, hauek oxigeno gehiago hartzeko balio dutelako eta egindako mugimenduak leunagoak direlako. Esaterako, barailarekin egindako mugimendua ez da hain nabarmena.
 
===Zergatik aharrausi egiten dugu?===
16. lerroa:
Aharrausiak azaltzeko gehien hedatu den teoria hipoxiarena da. Arnas egiten dugu oxigenoa lortzeko, honen bidez erretzen eta asimilatzen baititugu mantenugaiak. Bestetik, mantenugaiak energia lortzeko erabiltzen ditugu eta karbono dioxido (CO2) produktua ekoizten dugu erreakzioetan. CO2 zeluletatik odolera joan eta gas bat denez arnasketaren bidez gorputzetik kanporatuko dugu. Mekanismo hau automatikoki burutzen da organismoan. Nekatuta, aspertuta gaudenean edo logura dugunean arnasa motelago hartzen dugu eta ondorioz, albeoloak kolapsatzen dira. Odolean hiperkapnia agertzen da (CO2 kontzentrazio altuak) eta zeluletara heltzen den oxigenoa eskasa izango da. Arazoari konponbidea emateko aharrausi egiten dugu oxigeno kontzentrazioa igo dadin. Lo egitean oxigeno kontsumoa jaitsi arren, karbono dioxidoaren ekoizpena ere murrizten da, beraz, ez dago aho zabalka egon beharrik. Hipotesi honen aurka doazenak ere badaude, batzuek oxigeno eta karbono dioxido kontzentrazioek ez dutela aharrausian eragiten defendatzen dute; besteen ustez teoria hau ez luke azalduko umekiek zergatik aharrausi egiten dute birikak erabiltzen ez badituzte.
 
Hala ere, ahoa zabaltzea zenbait gaixotasunaren adierazle izan daiteke. Ikerketa epidemiologiko baten arabera, Parkinson [[:es:ParkinsonParkinsonen gaixotasun]] gaixotasuneanean erreflexu honek ez dauka kontrol hertsirik eta ondorio gisa, agerpenaren maiztasuna eta ezaugarriak aldatuta egon daitezke. Egia esan, Parkinson gaixotasunaren kausa dopaminaren urritasuna da eta onartuta dagoenez dopamina eta azetilkolina, besteak beste, aharrausiaren aktibazioan parte hartzen dute. Gainera, Parkinsonaren aurkako tratamendu batzuekin aharrausiak desagertzen dira. Beraz, Corlieu doktoreak dioen bezala, tratamendu baten eraginkortasuna froga dezake. Bestetik, gehiegizko aharrausiak erreakzio basobagal batek eragin ditzake, hau da, nerbio bagoak odol-hodien gain izan duen eraginaren ondorioz. Kasu honetan bihotz-arazo baten aurrean egon gaitezke. Aharrausi egitea geldiezina baldin bada tumore bat izan daiteke kausa, honek eragindako hipertentsio kraneala, hain zuzen ere.
 
===Kutsakorrak al dira?===