Aharrausi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
4. lerroa:
 
 
Lehenik eta behin, aharrausia nola gertatzen den jakin behar dugu, bere oinarri fisiologikoak hain zuzen ere. Gure sentimen-hartzaileek estimulu bat (gosea, logura, nekea...) garraiatuko dute nerbio sistema zentralera [[:es:Sistema nervioso central]]. Nerbio-sistema zentralak informazioa jaso, prozesatu eta erantzuna sortuko du. Kasu honetan erantzuna erdi-borondatezko erreflexua [[:es:Reflejo]] izango da: aharrausia.
 
Denok dakigunez, aharrausi egiteko baraila [[:es:Mandibula]] eta mihia beherantz eraman behar ditugu, eta faringea irekiko dugu, horretarako aurpegiko muskulu ugari erabiliko ditugu. Normalean, begiak erdi ixten ditugu eta burua atzera botatzen dugu. Ezin dugu hasperekin [[:es:Suspiro]] nahasi behar, hauek oxigeno gehiago hartzeko balio dutelako eta egindako mugimenduak leunagoak direlako. Esaterako, barailarekin egindako mugimendua ez da hain nabarmena.
 
== '''Zergatik aharrausi egiten dugu?''' ==