Efektu fotoelektriko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Aldatua: zh:光电效应
16. lerroa:
== Azalpena ==
 
Argi-izpi bateko fotoiek, argi horren [[maiztasuna]]ren araberako berezko energia jakin bat dute. Fotoemisioaren prozesuan, elektroi batek fotoi baten energia zurgatzenxurgatzen badu lan-funtzioa baino energia gehiago lortuz, materialetik erauzia izango da. Fotoiaren energia baxuegia bada, elektroia ez da gai materialaren gainazaletik irteteko. Argi-izpiaren intentsitatearen hazkundeak ez du izpia osatzen duten fotoien energiaren igoerarik ekartzen, berau osatuko duten fotoi kopuruaren hazkundea baizik. Beraz, emitituriko elektroien energia ez da argi erasotzailearen intentsitatearen araberakoa, fotoi bakoitzaren energiaren araberakoa baizik.
 
Elektroiek fotoietatik energia zurgatu dezakete irradiazio-prozesuan, baina ''dena edo ezer ez'' printzipioaren arabera. Fotoi baten energia osoak zurgatua eta erabilia izan behar du elektroi bat askatzeko lotura atomikotik, edo energia berriro emititua izango da (adibidez, fotoiaren energia metalaren lan-funtzioa baino baxuagoa denean). Fotoiaren energia zurgatua bada, energiaren parte batek elektroia atomotik askatzen du eta gainerako energia, elektroiari (jada partikula askea) transferituko zaio, energia zinetiko moduan.
45. lerroa:
 
Elektroi baten energia zinetikoa ezin denez negatiboa izan, ekuazioak fotoiaren energia metalaren lan-funtzioaren baino baxuagoa izatekotan, ez dela elektroirik emitituko adierazten du.
 
 
== Historia ==