Kurtosi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[File:Kurtosimailak.svg|thumb|right|350px|'''Kurtosi''' maila ezberdinak: kurtsoikurtosi handieneko banakuntza gorria da, zentroan zorrotza eta mutur luze eta astunak dituelako; kurtosi txikiagoa du banakuntza berdeak, zentroan zapalagoa eta mutur motzagoak eta finagoak dituelako; banakuntza urdina da kurtosi txikiena duena, zapala izateak gainera, muturrak ez dituelako. Nabarmentzekoa da banakuntza simetriko hauek zentro eta bariantza berdintsuak dituztela eta hala ere ezberdinak direla: kurtosia dute ezberdin.]]
 
[[Estatistika]]n, '''kurtosia''' ([[greziera]]zko κυρτός, ''kyrtos'' edo ''kurtos'', ''"gainezka egin''", "''nabarmendu''") [[banakuntza]] baten zorroztasun maila da. [[Batezbesteko]] eta [[bariantza]] berdina dituzten bi banakuntza simetriko itxuraz ezberdinak izan daitezkeela eta, kurtosi ezaugarria aztertzen da. Itxuraz, kurtosi handia duen banakuntza bat zorrotzagoa izango da bere batezbestekoaren inguruan; zehatzago [[mutur (estatistika)|muturretatik]] bariantzaren zati handiena hartzen duena izango da kurtosi handiena duena, [[zentro neurri|zentroan]] kokatzen diren datuek dakarten bariantzaren aldean. Kurtosi handiko banakuntzek zentro zorrotza dute eta mutur luze eta astunagoak; kurtosi txikiagoko banakuntzek, berriz, zentro zapala eta mutur labur eta arinagoak dituzte<ref>Testuliburu zenbaitetan akats nabarmena dago: kurtosia zorroztasun hutsa dela adierazten dute, kurtosi handiko edo txikiko banakuntzetako muturren ezaugarriak aipatu ere egin gabe.</ref>. Horrela, era grafiko batean, banakuntza batean burua (zentroa), sorbaldak eta besoak bereizten direla, kurtosi handiko banakuntzetan maiztasuna sorbaldetatik beso eta buruetara mugitu dela adierazi izan da.