Amuarrain arrunt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
35. lerroa:
 
== Ugalketa ==
Amuarrain arruntak bi-hiru urte beteta hasten dira umatzen. [[Ugaltze-garaia]]k [[azaro]] hasieratik [[otsaila]] arte irauten du. Lehenik, amuarrainak ibai eta erreketan gora abiatzen dira, errunleku egokiren bila. [[Errun]] ahal izateko uraren tenperatura 5 eta 12°C artekoa izan behar da. Errunlekuan emeak, [[buztan]]a astinduz, zulo bat egingo du ibaiaren zolan eta [[arraba|arrautzak]] askatuko ditu. Gero arrak [[hazi]]a isuriko du arrautzen gainera. Azkenik emeak, berriz ere buztana inarrosiz, arrautzak legarrez estaliko ditu. Emeak, pisatzen duen kilo bakoitzeko, 1.500-4.000 arrautza errun ditzake. Umeak 45-60 egunen buruan sortuko dira. Beste 4-6 [[aste]]z, errunlekuko errekarrien artean babesturik, [[bitelubitelo-zaku]]-zakukoko erreserbetatik elikatuko dira.
 
== Hedapen geografikoa ==