Positibismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
 
Positibismoa [[enpirismo]]arekin eta [[zientismo]]arekin lotzen da. Enpirismoak ezagutza esperientziatik etorri behar dela baieztatzen duen pentsaera da; [[zientismo]]ak, bere aldetik, [[natur zientziak|zientzia naturalen]] metodoak ikerkuntza arlo guztietan, dela filosofian, dela [[gizarte zientziak|gizarte zientzietan]], dela bestelakoan, erabiltzen ahal direla defendatzen du. Hala ere, natura zein gizarte zientzialari frankok onartzen dute behatzaileak berak eta pentsamenduaren egituraren mugak desitxuratzen dutela behaketa.
 
Historian zehar positibismo korronte ezberdinak izan dira. Auguste Comte aitzindari zuen korronteari positibismo soziala deitu izan zaio, positibismoa gizartearen aro moduan ulertzen baitzuen, erlijiotik filosofiara eta filosofiatik zientzia positibora, bere [[hiru aroetako lege]]aren arabera. XIX. mendeko bukaeratik Munduko Lehenengo Gerrara bitartean, [[Ernst Mach]] eta [[Richard Avenarius]] [[positibismo kritiko]]a edo [[empiriokritizismo]]a garatu zen, zientzia positiboak garatu beharreko kontzeptuak eta metodoak zehaztu egin behar zirela ezartzen zuela. Joera honen garapen moduan, [[positibismo logiko]]a garatu zen, zeina hizkuntzaren azterketa zehatza egiten baitzuen zientziari oinarri berriak eskaintzeko asmoz, [[Ludwig Wittgenstein]], [[Bertrand Russell]] eta [[Gottlob Frege]]ren eskutik.
 
==Ikus, gainera==