«Positibismo»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
tNo edit summary
'''Positibismoa''' benetako ezagutza zentzumenen esperientzian oinarritu behar dela ezartzen duen korronte [[epistemologia|epistemologiko]] bat da. Aldi berean, ezagutza lortzeko ikerketa filosofiko espekulatiboaren baliorik eza baieztatu eta positibismoa bera filosofia ez-metafisiko eta positibo berri moduan defendatzen dute positibistek. Horrela, behaketazko esperientzia da ''positiboa'' den informazio bakarra eta beste guztia [[metafisika]] besterik ez da. Positibismoa ikuspuntu gisa [[Francis Bacon]]en eskutik etorri eta [[Ilustrazioa]]rekin garatu bazen ere, termino''positibo'' moduanterminoa [[XIX. mendea]]n sortu zen, [[Auguste Comte]] filosofo eta soziologoren eskutik.
 
Positibismoa [[enpirismo]]arekin eta [[zientismo]]arekin lotzen da. Enpirismoak ezagutza esperientziatik etorri behar dela baieztatzen duen pentsaera da; [[zientismo]]ak, bere aldetik, [[natur zientziak|zientzia naturalen]] metodoak ikerkuntza arlo guztietan, dela filosofian, dela [[gizarte zientziak|gizarte zientzietan]], dela bestelakoan, erabiltzen ahal direla defendatzen du. Hala ere, natura zein gizarte zientzialari frankok onartzen dute behatzaileak berak eta pentsamenduaren egituraren mugak desitxuratzen dutela behaketa.
48.195

edits