Aristoteles: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
== Bizitza ==
 
[[Mazedonia]]ko [[Stagira]] hirian jaio zen [[K. a 384]] urtean eta hortik datorkio ''Estagirita'' ezizena. Asklepiade familiakoa zen, hau da Asklepioren ondorengoena, eta horrek eragin zion [[biologia]] eta [[medikuntza]]rako zaletasuna. Nikomako bere aita Mazedoniako [[Amintas]] erregearen sendagilea zen. Horrek Mazedoniako gortera lotuko zuen Aristoteles bere bizitzan zehar. 17 urte zituela [[Atenas]]era joan zen eta bertako [[Atenasko Akademia|Akademian]] [[Platon]]en ikasle izan zen 20 urtez. Akademian izan zen azken urteotan, [[retorika]] irakasle gisa ere jardun zuen. Bertan ''Estagirita'' eta ''Irakurle'' ezizena ipini zioten, jatorriagatik lehena eta beti liburuak aztertzen aritzen zelako bigarrena. [[Platon]] hil zenean, ez zuten Akademiako buru izendatu, PlatonenAkademian pentsaerarekinnagusitzen ari zen pentsaera matematikoarekin zituen ezadostasunak zirela eta. Horrela, [[Espeusipo]] izan zen Platonen ondorengoa akademian. [[Asia Txiki]]ko [[Aso]] hirira joan zen bertako erregea zen [[Hermias]] bere lagunaren gonbiteaz eta han izan zen hiru urtez. Bertan, erregearen alaba (edo biloba, agian) zen Pitiasekin ezkondu eta alaba bat izan zuen berarekin, Pitias izenekoa baita ere. Hermias hil ondoren, [[Mazedonia]] bere jaioterriko erregea zen [[Filipo Mazedoniakoa]]ren 13 urteko Alexandro semearen (gerora [[Alexandro Handia]] izango zena) irakasle izendatu ([[K. a. 343]]) eta horretan jardun zuen bost urtez. Ondoren, [[Lesbos]]era joan zen [[Teofrastro]] bere lagunarekin ( [[K. a. 337]]- [[K. a. 335]]).
 
Filipo Mazedoniakoa hilik eta Alexandro bere semea bere konkistak prestatzen ari zela, Aristoteles Atenasera itzuli zen. Bertako Akademian, [[Xenokrates]]en buruzagitzapena Platonen pentsaera nagusi zela eta, [[Lizeo]] izeneko bere eskola sortu zuen Aristotelesek, non jakintza-arlo guztiak lantzen ziren. Bertako ikasleak ''[[peripatetiko]]'' ezizenez ezagutuak izan ziren, Aristotelesek ibiltzen irakasteko ohitura zela eta (''peripatetiko'' terminoa ''ibili'' aditza du jatorri). Bitartean Pitias bere emaztea hil eta [[Herpilis]] izeneko emakume batekin ezkondu omen zen eta berarekin seme-alabak izan zituen, Nikomako izeneko seme bat besteak beste, Aristotelesen ''[[Etika Nikomakorentzat]]'' liburuaren protagonista.