«El Niño»: berrikuspenen arteko aldeak

1.915 bytes added ,  Duela 11 urte
t
87.220.169.94(r)en aldaketak ezabatu dira, TXiKiBoT(r)en azken bertsiora itzuliz.
t (87.220.169.94(r)en aldaketak ezabatu dira, TXiKiBoT(r)en azken bertsiora itzuliz.)
 
Izena duela mende batzuk jarri zioten itsasgizon perutarrek, abendu amaieran hasten zenez, ''El Niño de Dios''-en etorrera iragartzen baitzuen, [[Eguberri]]a hain zuzen ere.
 
== Ezaugarriak ==
 
Fenomeno hau bitik zazpi urtera bitarteko tarteetan agertu ohi da. Itsasoak eta atmosferak egoera anormal bat hartzen dute hamabi eta hemezortzi hilabete inguruko periodoan. Fenomenoa Ozeano Bare Tropikalean hasten da, [[Australia]] eta Indonesia inguruan. Hainbat lurraldetako presio atmosferikoak aldatzen dira, haizeek norabide eta abiadura aldaketa bortitzak jasan, eta ingurune tropikaleko masa euritsuak mugitu egiten direlarik.
 
Egoera normalean, ekialdetik mendebaldera doazen Alisio haizeek ur eta bero kantitate handiak pilatzen dituzte Ozeano Barearen mendebaldean. Ondorioz, itsasoaren maila, gutxi gorabehera, metro eta erdi goragoa izan ohi da Indonesian, [[Peru]] eta [[Ekuador]]reko kostaldean baino. Gainera, itsas gainazaleko tenperaturaren inferentzia 8 °C-koa da bi zonaldeen artean. Itsaso azpialdean higitzen diren ur-masa hotzek [[Amerika]]ko kontinentearen kontra jotzean azaleratu egiten baitira, goi geruzak hoztuz.
 
Eurite gehienak [[Asia]] hego-ekialdean gertatzen dira, hodeien formazioa eta ondorioz sorturiko prezipitazioak Ozeano Bareko itsaso beroen gainean berotu eta higitutako airearen ondorio baitira. Ozeano Barearen ekialdea, Amerikatik gertu dagoen sektorea, ordea, nahiko lehorra da.
 
El Niño garaian ordea, presio aldaketen eraginez Alisio haizeak ahuldu egiten dira. Itsasoaren gainazaleko tenperatura maximoak ekialderantz higitzen dira, sei hilabeteren barruan [[Hego Amerika]]ko kostara iristen direlarik. Ondorioz, [[Ozeania]] ingurua hoztu egiten da. Ozeano Barearen ekialdean presioa jaitsi egiten da, mendebaldean igo egiten den bitartean, ondorioz, aire masa, laino eta euriak ere Amerikarantz mugitzen direlarik.
 
Guzti honen ondorioz, aipatu bezala, normalean oso hezeak diren inguruak, Indonesia kasu, lehor izatera igarotzen dira, normalean lehorra den Hego Amerikako mendebaldeko kostan prezipitazio ugari gertatzen den bitartean.
 
== La Niña ==
828

edits