«Madrigalejo»: berrikuspenen arteko aldeak

2.511 bytes added ,  Duela 11 urte
ez dago edizio laburpenik
t (+)
}}
'''Madrigalejo''' [[Cáceresko probintzia]]ko udalerria da. [[Cáceres]]tik 97 [[kilometro]]ra dago. [[2008]]ko erroldaren arabera 1.993 biztanle zituen 101 [[kilometro koadro|km²-ko]] azaleran.
 
 
== Historia ==
Aro modernoan, Mendizabalen desamortizazioari esker,udalerriko biztanleek haien lurrak berreskuratu zituzten; momentu horretara arte, Real Monasterio de Nuestra señora de Guadalupe eskuetan egon zirenak. 1594 urtean, Ttrujillo delako eskualdearen parte zen, Trujilllo probintzian.
 
 
Herri hau ezaguna da Fernando el Catolico-ren azken egoitza izanagatik izateagatik. Santa Maria etxean hil zen, orain interes kulturalekoa deklaratua izan den lekuan, hain zuzen.
Interes handiko leku eta monumentu Zibil lanen artean, aipatzekoak dira jauregi-etxe ugari, XIX. mendeko azken urteen eta XX. mendearen hasieraren artean eraiki izan zituztenak. Gainera, badaude beste etxebizitzak, apalagoak izanda ere, arreta merezi dutenak. Inguruetan natura paisaia ederrak daude, Ruecas ibaiaren erribera, besteak beste. Gainera, herria kirolak praktikatzeko leku ikaragarria da, ehiza eta arrantza adibidez, Sierra Brava urtegian.
 
 
== Jaiak ==
 
Jueves de Comadres deitutako eguna inauterietako aurreko larunbataean ospatzen da, aste santua baino berrogei egun lehenago. Jatorria ezezaguna da, eta bizilagunen elkarbizitza bultzatzen duen festa bat da, ekintza ugarien bitartez: karroza eta zaldien desfileak, konkurtsoak, ardo dastaketa, eta abar.
 
Inauteriak
 
Inauterietan desfileak, kalejira, eta mozorro konkurtsoak antolatzen dira herrian, larunbat eta igandean. Asteazkenean, sardinaren ehorzketa ikusteko elkartzen dira herritarrak.
Aste Santua
Aste Santuan zehar, badago badaude mota guztietako prozesioak, “Carrerita” deritzona nabarmenena izanik. Prozesio honetan, igandearen goiztirian piztuera-igandean antolatuta, Maria birjina eta Jesus berpiztuaren topaketa azaltzen da.
 
San Juan
 
San Juan Bautistaren jaia, herriaren patroiarena, ekainaren hogeita lauan ospatzen da. Festa honen honetan zehar, biztanleak mezatara joaten dira eta santua jaisten dute, prozesio bat egiten dute jarraian herritik. Gauean, dantzaldia dago San Juan auzoan, jendez beterik eta giro onean.
Abuztuko azoka eta festak
 
Abuztuaren hemeretzi eta hogeita biaren artean, Madrigalejoko herriko jaiak ospatzen dira. Ospakizunen artean, badira kontzertuak, zezenketak, kirol lehiaketak eta su artifizialak. Egun haietan, beste herrietako bizilagunak eta jatorriz herrikoak direnak ere bueltatu egiten dira.
 
==Gastronomia ==
 
 
Herri honetako jaki tipikoak arroza eta erbia (ehiztari kopuru handiaren ondorioz) gazpatxo, baratxuri zuria eta Escaldaillos deritzoten gozokiak dira, besteak beste.
 
 
{{Cáceresko udalerri aurkibidea}}
2

edits