Perl: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: mk:Perl
No edit summary
1. lerroa:
'''Perl''' [[Larry Wall]]ek sortutako [[programazio lengoaia]] dinamikoa da, [[1987]]an argitaratutakoa. Beste programazio lengoaia batzuen ezaugarriak bateratzen ditu, hala nola, [[C programazio lengoaia|C]], [[Shell script]], [[AWK]], [[sed]] eta [[Lisp]].
 
Testu fitxategiak aztertu eta manipulatzeko bereziki sorturiko programazio-lengoaia da Perl, egokia beraz egokirik bada hizkuntzarekin erlazionatutako atazetarako. Fitxategiak lerroz-lerro irakurtzeko gai da eta karaktereak eta hitzak bezalako terminoak maneiatzen ditu. Adierazpen erregularren bitartez testuetan bilaketak eta aldaketak egiteko izugarrizko tresneria eskaintzen du.
 
Perl software-librea da eta doakoa. Konputagailu eta sistema eragile guztientzat aurki daiteke doako Perl inplementazioa.
 
Perl lankidetzan oinarritua dago. [http://www.cpan.org CPAN software artxibategiak] Perl komunitateak idatzitako programak biltzen ditu, eta doan jaitsi eta erabil ditzakegu. Haietako asko testuak prozesatu eta manipulatzeko gehigarriak (moduluak) dira.
 
Perl lengoaiaren sortzailea den Larry Wall hizkuntzalariarenak dira aipu hauek:
“Perl egin behar duzun hori egiteko lengoaia da”, “Errazak diren gauzak errazak izan behar lukete, eta zailak berriz posible”,
“Gauza bera egiteko modu bat baino gehiago dago”
 
== Sintaxia ==
6 ⟶ 16 lerroa:
print "Hello, world!\n"
</nowiki></pre>
 
== Liburuak ==
Randal L. Schwartz eta Tom Phoenix, Learning Perl (5th edition), O'Reilly Press 2008. Perl lengoaiaren ikasketan hasiberria denarentzat abiapuntu egokia.
 
LarryWall, Tom Christiansen and Jon Orwant, Programming Perl (3rd edition), O’Reilly and
Associates, 2000. Primerako erreferentzia liburua, nahiz eta hasiberrientzako gogor samarra gerta litekeen.
 
Michael Hammond, Programming for Linguist, Blackwell Publishing 2003. Liburu zoragarria, Perl lengoaiaren oinarriak erakusten ditu hizkuntzaren azterketarako aplikazioetan indar eginaz.
 
Tom Christiansen eta Nathan Torkington, The Perl Cookbook, O’Reilly and Associates, 2003. Errezeta liburua, programazio-ataza andana eta hauen soluzio ezberdinak biltzen dituena. Programatzen esperientzia duenarentzat egokia, adibide praktikoz hornitua.
 
== Kanpo loturak==
* [http://www.cpan.org “Comprehensive Perl Archive Network” Perl-en idatzitako modulu guztiak biltzen dituen gunea] Dokumentazioa eta bestelako informazio erabilgarri ugari ere topatu daiteke bertan.
* [http://www.perl.org Perl-en direktorioa] Denetarik aurkitu daiteke bertan.
* [http://www.perl.com O'Reilly sarearen Perl gunea] Informazio erabilgarri mordoarekin.
* [http://learn.perl.org Perl ikasteko baliabideei buruzko erreferentziak] Liburuak, tutorialak, erabiltzaile-taldeak, etab.
* [http://www.perlmonks.org Perl erabiltzaileen elkartea]
 
 
{{informatika zirriborroa}}