Halley kometa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: right|250px|Halley's Comet| '''Halley kometa''' epe laburreko kometa ezagunena da, Lurratik 75 edo 76 urtean behin ikus daitekeena. Epe laburr...
 
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
Halley kometa [[Eguzki sistema]]ren barrenean sartzen ikusi izana [[Txina]]ko, [[Babilonia]]ko eta [[Europa]]ko [[Erdi Aro]]ko kroniketan dago idatzirik, gorputz zerutar bera zela jakin gabe. Kometaren periodikotasuna, lehendabiziko aldiz [[1705]]ean ezarri zuen [[Edmond Halley]] [[Ingalaterra|ingelesak]], eta egun haren omenez darama izena. Eguzki Sistemaren barrenean [[1986]]an sartu zen azken aldiz, eta [[2061]]ean agertuko da berriz.
 
1986ko agerraldian, Halley kometa [[espaziontzi]] batek behatu zuen lehen aldiz, eta kometaren nukleoari eta isatsari buruzko informazio zehatza eman zuen. Behaketa horiek euskarria eman zioten zenbait hipotesiri komenten osaketari buruz, batik bat [[Fred Whipple]]-ren "elur-bola zikin" izeneko ereduari. Horrela, egiaztatu zen Halley kometa [[irekiteirakite-puntu]] baxuko izotz batzuen nahasketak osatu zuen ([[ur]]a, [[karbono dioxido]]a, [[amoniako]]a eta [[hauts]]a). Hala ere, behaketak ideia horiek eraberritu ere egin zituen hainbat puntutan; esaterako, Halley kometaren azala hautsazko bestelako materialek osatzen dutela, eta zati bat baino ez dela izotzezkoa.
 
[[Kategoria:Kometak]]