Iratzarri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
Informazio hedatua
1. lerroa:
'''Iratzarri''' [[Aralar (alderdi politikoa)|Aralar]] alderdi politikoko gazteek osatzen duten gazte erakunde [[independentzia|independentista]] eta [[sozialismo|sozialista]] da. 2004ko azaroan sortu zen [[EHU]]ren [[Donostia]]ko kanpuseko Barriola eraikinean Aralarrek ospatu zuen II. Kongresuaren baitan eta hiri horretan bertan, 2008ko urrian ospatu zuen bere lehen Kongresua.
 
2004ko azaroan sortu zen [[EHU]]ren Donostiako kanpuseko Barriola eraikinean Aralarrek ospatu zuen II. kongresuaren baitan.
 
Iratzarrik bere lan-eremua [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrira]] mugatzen du, Aralarren ildo berari eutsiz, bere ustez badelako alderdi bat [[Ipar Euskal Herria]]n bere ideiak defendatzen dituena: [[Abertzaleen Batasuna]].
 
Iratzarrik aldizkari bat ateratzen du 3 hilabetero, [http://www.iratzarri.org/paginas/ekintza.htm "ekintzaile aldizkaria"]
 
== Egitura ==
 
Iratzarri Aralarri loturiko gazte esparruko erakundea da. Alderdiaren estatutuen arabera, «gaztedia belaunaldi kolektibo gisa Aralarren Iratzarriren bitartez ordezkatua eta antolatua dago». Alderdiaren komite exekutibo ezberdinetan, bai nazio mailakoetan bai herrialde mailakoetan, ordezkari bana dauka. Bere izate autonomoa dela eta, Aralarrekiko afiliazioa ez da kolektiboaren kide, ''Iratzarkide'', izateko betekizuna.
 
Iratzarri asanblearismoaren printzipioen arabera antolatua dago, eta horregatik ez du ordezkaritzako organorik. Herrialdeetako lau asanblada daude, [[Araba]], [[Bizkaia]], [[Gipuzkoa]] eta [[Nafarroa]]n. Badaude zenbaitzu asanblada lokal ere.
 
Erakundearen erabakitze esparrua "Hegoaldeko Koordinakundea" da, erakundeak bere jarduera garatzen duen lau herrialdeetako hiruburuetan txandaka hilean behin batzen dena. Hegoaldeko Koordinakundean partehartzea Iratzarriren edozein militanteri edo Aralarren 30 urterarteko afiliatu guztiei irekita dago.
 
[[2007]]an, koordinakundeak dokumentu politikoa eta egiturazkoa onartu zituen, azken hau urte horretako azaroan [[Gasteiz]]en burututako Iratzarriren I Jardunaldi Nazionaletan hedatu zelarik. Iratzarriren I Kongresu Nazionala, [[2008]]ko urrian, Donostian burutu zen. Bertan egitura sendotu eta ideologia finkatu ziren. [[Fabio Gonzalez]] aukeratu zuten Koordinatzaile Orokor bezala.
 
== Parte Hartzea ==
 
Iratzarrik hainbat gizarte foro eta elkarte pluraletan parte hartzen du, hala nola, Ibaetako foroan, Prekarietatearen aurkako asanbladan, [[G8]]aren eta kapitalismoaren aurkako taldetan, [[AHT]]aren aurkako eta tran sozialaren aldeko plataformetan, [[euskara]ren aldekoetan eta [[gay]], [[lesbiana]] eta [[transexual]]en eskubideen aldeko plataformetan. Horretaz gain, 'Gazteok Bai' [[Nafarroa Bai]] hauteskunde-koalizioko gazterietan edo Euskadiko Gazte Kontsiluan eta Euskal Herriko gazte kontseiluan.
 
== Harremanak ==
 
Gazte independentismoaren esparruko hainbat alderdi eta erakunderekin harremanak ditu Iratzarrik, besteren artean [[Chobenalla Aragonesista|Chobenalla]], [[Isca]], [[Joves d'Esquerra Verda|IpC]] edota [[fai!]]. Halaber, kontaktuak ditu Europan eta Hego Amerikan zeharreko talde independentistekin, batez ere [[PSUV]]ren gazte erreferentearekin.
 
== Kanpo loturak ==