«Alemaniaren birbateratzea»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Zuzenketa ortografikoak
t (Zuzenketa ortografikoak)
== Aurrekariak ==
[[Fitxategi:Besatzungszonen ohne text.gif|thumb|Okupatutako Alemania, 1945]]
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, [[Alemania]] lau zatitan banandu zen botere irabazleen artean ([[Frantzia]], [[Erresuma Batua]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]] eta [[SESB]]). [[Berlin]], hiriburu ohia eta [[Bigarren Mundu Gerrako aliatuak|aliatuen]] Kontrol Kontseiluaren kokalekua, ere banandu zen lautan. Estatu okupatzaileen lehenengo asmoa [[1947]]ko mugetako Alemania gobernatzea bazen ere, [[Gerra Hotz]]eko tirabiren eraginez eremu frantziarra, britainiarra eta estatu batuarra ([[mendebaldeko Berlin]]ekin batera) batu ziren eta [[1949]]an [[Alemaniako Errepublika Federal]]a sortu zen. Eremu sobietarrak (eta [[ekialdeko Berlin]]) [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]] osatu zuen urte berean. Horretaz gain, [[Yaltako konferentzia]]ren ondorioz ([[1945]]eko otsailean) [[Ekialdeko Pomerania]], [[Silesia]] eta [[Ekialdeko Prusia]]ren hegoaldeko erdia [[Polonia]]k bereganatu zituen, eta Ekialdeko Prusiaren iparraldea ([[Kaliningrad]]ekin batera) [[Sobietar Batasuna]]k (egun [[Errusia]]rena da).
 
Alemania birbateratzeko estreineko proposamena [[Iosif Stalin]]ek egin zuen [[1952]]an, [[Austria]]rako geroago erabiliko ziren antzeko baldintzetan ([[Stalinen Oharra]]). Beharrezkoa zen Alemania neutrala eratzea, [[Oder]]-[[Neisse]] ibaietan muga zuela, eta aliatuen tropa guztiak hurrengo urterako aterata. [[Konrad Adenauer]] buru zuen Mendebaldeko Alemaniaren gobernuak Europako mendebaldeari begirago zegoen batasuna hobesten zuen, eta eskatu zuen Alemania osoan hauteskunde ikuskatuak egin ondoren negoziatu behar zela batasuna. Baldintza hau arbuiatu zuten sobietarrek, baina Stalinek berriro beste proposamen bat luzatu zuen: [[1937]]ko [[abenduaren 31]]ko muga zaharretara itzultzekoa zen Alemania [[Varsoviako Itun]]pean jarriz gero.
[[1989]]ko [[azaroaren 9]]an, ekialdeko gobernu berriak hiritarrek bidaiatzeko zeuzkaten mugak arinduko zituelako zurrumurrua zabaldu zen. Hori zela eta, [[Berlingo Harresia]]ren aurrean milaka lagun bildu ziren, eta zaindariek ateak ireki behar izan zituzten joan-etorria uzteko. Egoera horrek adoretuta, bi aldeetako alemaniarrek ekin zioten harresia eraitseari zenbait tokitan. Horiek horrela, ekialdeko erregimena eta bi alemanien batasuna heldu ziren azkenean.
 
[[1990]]eko [[martxoaren 18]]an, Ekialdeko Alemanian hauteskunde askeak egin ziren, herrialde komunista batean egiten ziren lehenak, estatuaren amaiera negoziatuko zuen gobernua osatzeko asmotan. [[Lothar de Maizière]] ministroburua zela, [[Mendebaldeko Alemania]], [[Erresuma Batua]], [[Frantzia]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]] eta [[Sobiet Batasuna]]rekin negoziatu zen birbateratzea. Ekialdeko Alemaniak Mendebaldekoarekin bat egitean [[NATO]]n sartzekoa bazen ere, SESBk hitzartu zuen NATOren tropak ez zirela Ekialdeko Alemanian sartuko.
 
[[Fitxategi:EinigungsvertragBRD-DDR.JPG|thumb|300px|Batasunaren Ituna (''Einigungsvertrag'')]]
466.290

edits