«Dick Fosbury»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Zuzenketa ortografikoak
t (Robot: Cosmetic changes)
t (Zuzenketa ortografikoak)
Teknika berriak, barrarantz, zeharkako norantzan eta kurba bat eginez korrika joatean zetzan, behin barra ondora iritsi ondoren, honekiko bizkarrez eta gertueneko besoa luzatuta jauzi egiteko. Era hau, askoz eraginkorragoa da, ikuspuntu biomekanikotik, jauzilariaren [[grabitate zentru]]a eta gainditu beharreko barraren artean tarte txikiagoa uztea ahalbidetzen baitu, honela, altuera irabaziz.
 
[[Oregongo Estatu Unibertsitatea]]n ikaslea zela, Fosburyk, [[1968]]an, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]etako titulu unibertsitarioa irabazi zuen bere teknika berria erabiliz, eta beste hainbeste egin zuen 1968ko Mexikoko Olinpiar Jokoetarako sailkapen probetan ere.
 
Behin Olinpiar Jokoetan, aurretik Fosbury sekula ikusi ez zuen jende asko, honek erabiltzen zuen teknika ikustean, harritu egin zen, eta are gehiago harritu zen urrezko domina irabazi zuenean, 2 metro eta 24 zentimetroko errekor olinpiko bat eta urteko munduko errekorra ezarriz.
466.290

edits