Rock and roll: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: yo:Rock and roll
t Zuzenketa ortografikoak
82. lerroa:
Arte ukitua zuten talde irakurriagoak, [[Talking Heads]] eta [[Devo]] gisakoak, [[punk]] eszenan sartzearekin batera, arte eta unibertsitate munduko jendea erakarri zuen punkak. [[New Wave]] izena eman zieten hain punkak ez ziren talde haiei.
 
[[Punk]]a mugimendu soziala bazen ere, salmentaren aldetik edo korronte nagusiko irratsaioetan arreta eskasa bereganatu zuen. [[Disco]]a eta album formako rocka estilo nagusiak izaten ziren. DisketxekoDiskoetxeko exekutiboak, punkak liluratuta ere, [[New Wave]] errazagoaren ahalmenaz ohartu ziren. Estilo honekin lotura txikiena zeukan edozein taldea kontratatu nahian, [[The Cars]] edo [[The Go-Go’s]] gisako pop taldeak New Wave arropaz jantzi zituzten. Beste talde batzuek, [[The Police]]k edo [[The Pretenders]]ek bezala, New Waven hasita, karrera luzea eta arrakastatsua erdietsi zuten.
 
[[1982]] eta [[1985]] bitartean, [[New Wave]]k bide erromantikora jo zuen, [[Kraftwerk]]ek eta [[Gary Numan]]ek eraginda. [[Depeche mode]], [[Duran Duran]], [[Erasure]], [[A Flock of Seagulls]], [[Psychedelic Furs]], [[Talk Talk]] eta [[Eurythmics]] izan ziren horietako talde batzuk. Sintetizatzailea izan zen garaiko jogailu nagusia, eta talde batzuentzat, bakarra.
104. lerroa:
Alternative musika (musika alternatiboa) [[1980ko hamarkada]]ren hasieran sortu zen musika korronte nagusitik kanpo geratzen ziren taldeak sailkatzeko. Alternative labela zeukaten taldeak ez ziren irrati nagusietan entzuteko errazak. Hala ere, [[punk]]ari zorrak batzen zuen estiloa. Hamarkada horretako talde garrantzitsuak [[R.E.M (musika taldea)|R.E.M]], [[Sonic Youth]], [[The Smiths]], [[Pixies]], [[Hüsker Dü]], [[The Cure]] –besteak beste- izaten ziren.
 
DisketxeDiskoetxe independientetan mugatuta, underground musika korronte ederra sortu zen irrati eta aldizkari independienteei nahiz ahoz ahoko berriei esker. Salmenten aldetik inork emaitza izugarririk lortu ez arren, hurrengo belaunaldiarenganako eragina erabakigarria izan zen. Hurrengo hamarkadan [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] [[grunge]]ak eta [[Ingalaterra]]n [[Britpop]]ak erdietsitako arrakastak alternative musika korronte nagusira eraman zuten.
 
== Alternatiboa nagusi bihurtuta (1990eko hamarkada) ==
113. lerroa:
[[Punk]]a eta [[garage rock]]a eragin handia izan zuten [[Mudhoney]] eta [[Nirvana (musika taldea)|Nirvana]] gisako [[grunge]] taldeengan. [[Alice in Chains]] eta [[Soundgardenen]]gan, aldiz, aurreko [[heavy metal]]ak eragin zuen. [[Grunge]]a [[Seattle]] inguruetako fenomenoa zen harik eta [[Nirvana (musika taldea)|Nirvanaren]] ''[[Nevermind]]'' diskoak sortu zuen lurrikara arte ([[1991]]). Melodikoxeagoa eta ekoizpenaren aldetik osatuagoa, [[Nirvana (musika taldea)|Nirvana]] egunetik egunera eta munduan zehar arrakasta bihurtu zen. Haren aldean, gainerako estiloek zaharkituta ziruditen. [[Guns ‘n’ Roses]]en ''Use Your Illusion I'' eta ''II'' album bikoitzaren ostean ([[1991]]), [[hard rock]] experimentala korronte nagusitik erori zen erabat.
 
Rock zuzenagoaren gogoa betetzerakoan, [[Nirvana (musika taldea)|Nirvana]], [[Pearl Jam]], [[Stone Temple Pilots]] edo [[Soundgarden]] gisako taldeei ateak ireki zizkien. [[Pearl Jam]]ek maila handiko arrakasta lortu zuen hasiera-hasieratik. Nolanahi ere, bigarren diskarendiskoaren ondoren, muzin egin zioten [[MTV]] eta Ticketmaster konpainiarekin promozionatzeari eta saltzeari.
 
[[Grunge]]aren eragina zabala izan zen geografiari eta musikari zegokienez. Rock nagusiarekiko sentipen bera zeukaten orok euren estiloa entzuteko prest zegoen disketxeakdiskoetxeak eta zalegoak aurkitu zituzten bat batean.
 
Hiru urtetan [[grunge]]a eta haren taldeak XX. mendeko ospetsuenetakoak bilakatu ziren. [[1991]]n, [[Nirvana (musika taldea)|Nirvanaren]] ''[[Nevermind]]'' eta [[Pearl Jam]]en ''[[Ten]]'' diskoak grungea piztu zuten. [[1992]], [[Alice in Chains]]ek ''[[Dirt]]'' kaleratu zuen, eta generoa are ospetsuago bihurtu zen. Hala ere, [[1994]]ko apirilean, [[grunge]]aren eszena astindurik suertatu zen Nirvanaren [[Kurt Cobain]]en heriotza (batzuen ustez, suizidioa) zela eta. [[Soundgarden]]ek eta [[Alice in Chains]]ek hurrengo urteetan plazaratutako albumak arrakastatsuak izan arren, [[1996]]rako [[grunge]]aren garaia bukatzen ari zen.
129. lerroa:
[[1990eko hamarkada]]ren erdirako, “alternative” musika jatorrizko esanahiatik urrun samar zegoen, rock irratiek eta zaleek gero eta gehiago sal-erosten zutelako. [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]], hamarkadaren amaierako [[hip hop]] musikak [[alternative rock]]aren lekua hartu zuen. Geratzen zen tokian, [[pop-punk]]a eta garbitutako grungea ziren rock forma nagusiak.
 
Halabeharrez edo hala erabakita korronte nagusitik at zegoena [[indie rock]]aren barnan sartu zen. Artista horiek euren musikan eta karreran kontrol osoa nahi zuten. Horretarako, batzuetan disketxeakdiskoetxeak propio osatzen zituzten. Promoziorako, ahoz aho hedatutako biretan edota irrati independienteetan konfiatzen ziren. Etikak esiloak baino batuta, indie rockak azpigenero franko ditu: [[grunge]]ak eragindakoak [[Superchunk]] bezala, [[Pavement]] gisako talde experimentalak, edo [[Ani DiFranco]] moduko [[punk-folk]] abeslariak.
 
Herrialde askotan badago indie eszena zabala, talde komertzialek baino ospe txikiagokoak noski. Herrialdearen barnan badute arrakasta nahikoa, baino erabat ezezagunak mugetik kanpo.
142. lerroa:
[[1995]]ean, [[Kanada]]ko [[Alanis Morissette]] [[pop]] artistak ''Jagged Little Pill'' kaleratu zuen, eskarmentu gordineko letrak zituen diskoa. Honela, grungean hain ohikoa zen introspekzioa korronte nagusira iritsi zen. Emakumezko artistak ere nabariagoak izan ziren horren harira.
 
Hamarkadaren amaieran, [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] disketxediskoetxe eta irrati konpainiak konglomeratuetan batu egin ziren. Horren ondorioz, musika homogeneoagoa da. [[Green Day]] eta [[Blink 182]] gisako taldeek pop-punkaren eredua ezarri zuten. Aldi berean, [[nu metal]]a sortzen ari zen, [[Korn]]ek lehen diskoa [[1994]]an kaleratu arren. [[Grunge]]a, [[heavy metal]]a eta [[hip-hop]]a nahasturik, [[Linkin Park]], [[Deftones]], [[Static-X]], [[Disturbed]] eta [[Limp Bizkit]] moduko taldeek ospea lortu dute azken urteetan.
 
== Egungo rocka ==