Interferoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t Zuzenketa ortografikoak
3. lerroa:
[[XX. mende]]aren hasieran ikerlari batzuek antzeman zuten birus baten infekzioak beste birus baten bigarren infekzio bat ekiditen zuela. Birusen arteko ''interferentzia'' bat zegoela, alegia. Ematen zuen lehenengo birusak, infektatzerakoan, substantzia bat ekoizten zuela (edo ekoiztuarazten zuela), beste birus baten hazkuntza oztopatzen zuena.
 
[[1938]]an esperimentu argigarria egin zen hori frogatzeko: tximino batzuk infektatu zituzten Rift-Valery birusarekin, eta tximino horiek [[sukar horia]] gaitzarekiko immuneak bihurtu ziren. Rift-Valery-ren birusa eta sukar horiarena guztiz desberdinak direnez, garatutako immunitatea ez zen [[antigorputz]]ek sortutakoa; beste mekanismo batek eragotzi behar zuela sukar horiaren birusaren [[infekzio]]a ondorioztatu zuten zientzilariekzientzialariek.
 
[[1957]]an Isaacs-ek eta Lindermann-ek aurkitu zuten birusen hazkuntza galarazten zuen molekula hori: pisu molekular txikiko proteina zen (20.000 dalton), eta interferoia deitu zioten.