Artzamendi etxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Zuzenketa ortografikoak
24. lerroa:
Eraikina [[muino]] baten oinean dago, lurrari erdiatxikita. Eraikina [[barroko]]a eta apaindurarik gabekoa da, eta nabarmenena bere fatxada nagusia da. Fatxada horrek bi [[armarri]] ditu. Eraikinaren oina laukiduna da. Fatxada nagusiaren eskuinaldean eranskin luzexka bat dauka eta eskuinaldeko zatiaren atzealdean estalpe txiki bat. Gorantz, beheko solairua eta 2 altuera gehiago ditu. Estalkia lau isurialdekoa da, eta isuraldeetako bat aipaturiko estalpearen gainetik luzatzen da.
 
Eraikina [[harlangaitz]]ez egina dago eta baoen inguruetan eta ertzetan [[harlandu]]a dauka. Egitura eustormez eta zurez egina dago. Kanpoaldeari dagokionez, hegaletan eta ate nagusian egurra ageri da eta fatxadako balkoian forjazko baranda sinple bat. Estalkia aintzinakoantzinako erako kanal-teilazkoa da.
 
Hegoaldera jotzen duen fatxada nagusia osaera simetrikokoa da eta hiru ardatzetan antolaturik dago. Beheko eta lehenengo solairuan arku eskartzanoz inguratutako baoak ditu. [[Euskal barroko]]an ohizkoa den ereduari jarraituz sarrera eta balkoiaren bidez erdiko ardatza nabarmentzen da. Beheratutako [[arku faltsu]]ko sarrera adobelatua da, eta burdineria duen egurrezko bi zatiz osatutako ate bat dauka. Lehenengo solairuan balkoiak honako hauek ditu: 4 mentsulen gainean zapalda molduratu bat eta dintelean tailatutako arku faltsuko balkoi-atea. [[Harlandu]]zko alderdi batek lotzen ditu atea eta [[balkoi]]a. Beheko eta lehengo solairuetako alboetako ardatzen baoek ere beheratutako arkuetan azpadura tailatuta daukate, eta beheko solairukoek horrez gain errejak ere bai. Goiko solairuan aipaturiko hiru ardatzetan lerrokaturik hiru ganbara-bao laukidun, harlanduaz inguratutakoak, irekitzen dira. Armarriak harri [[zuri]]koak dira eta simetrikoki kokaturik daude, erdiko ardatzaren alboetan, lehenengo solairuaren eta ganbararen artean. Eskuineko armarriak lau zatitan banaturiko eremua dauka eta Zarate, [[Salazar leinua|Salazar]] eta [[Lazarraga leinua|Lazarraga]] familiei dagokie. Ezkerreko armarria zortzi zatitan banaturik dago, lehoi maskaraz, kiribilduez eta kasket lumadun batez apaindurik.