Ikebana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
→‎Euskal Herria: atala ezabatuta, publizitate hutsa zen, hobe kanpo-loturetan jartzen bada
18. lerroa:
 
Gaur egun ikebana mendebaldean asko zabaldu bada ere, loreak lorontzi batean jartzeko arau bilduma huts gisa hartzen da, ahalik eta dekorazio-efekturik politena sortzeko. Horrela, albo batera uzten dira diziplina zahar honen aberastasun, sakontasun eta nabardura guztiak. Hala ere, badira mendebaldean ikebana-elkarteak ikebanaren espiritua transmititzen dutenak. [[Nazioarteko Ikeban]]a irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da ikebana zabaltzeko eta ezagutarazteko. [[Tokio]]n egoitza duen elkarte hau 1956an sortu eta egun 60 herrialdetan baino gehiagotan dago eta, gutxi gorabehera, 8.500 pertsona batzen ditu tokian tokiko taldetan antolatuta. Elkarte honen eskutik besteak beste, ikebanari buruzko nazioarteko zein tokiko topaketa ugari antolatzen dira.
 
== Euskal Herria ==
Ikebana Bilbao
 
Rita Lozano eta bere "Espacio Zen Contemporáneo" zentroaren ekimenari esker, badago [[Bilbon]] Ikebana eskola bat, 1998tik ikebanari buruzko bi hilabetero eskolak antolatzen dituena. Mishoryu eskolako ikebana da eta Nazioarteko Ikebanaren partaide da.
 
Eskolak Eiko Kishi ikebana irakasleak eta Yoko Kinoshita laguntzaileak ematen dituzte, asteburuetan Madriletik Getxora etorrita ikasle taldearekin biltzeko.
 
Erakustaldi batzuetan parte hartu dute, Getxoko "Espacio Zen Contemporáneo" zentroan bertan, Bilbon antolaturiko taldeko erakustaldietan eta Madrileko Nazioarteko Ikebanak aldiro-aldiro Lorategi Botanikoan antolatzen dituen erakustaldietan. Nazioarteko Ikebanaren Europako hainbat batzarretan ere parte hartu dute eta Tokioko IX. Nazioarteko Batzarrean, 2006an.
 
 
== Enlaces externos ==