Alga gorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
13. lerroa:
*''[[Rhodophyceae]]''
}}
'''Alga gorria''' (''Rhodophyta'') [[alga]] [[eukarioto]] mota da. Alga gorriak organismo [[protista]]k dira, eta gehienak, [[zelulanitz]]ak. Forma aldakorra eta biomasa txikia duten landareak dira. 4000 espezie inguru deskribatu dira eta [[Euskal Herri]]ko kostaldean asko ikus daitezke. Gehienak itsastar bentikoak dira, askotariko substratuetan aurki daitezkeenak eta askotan [[epifito]]ak izaten dira, hau da, beste alga batzuei atxikita hazten dira.
 
Oso ezagunak dira Euskal Herriko kostaldean, askotan egoten baitira ''[[Gelidium]]'' generoko algak eguzkitan lehortzen. Izan ere, alga hau oso aberatsa da [[agar]] izeneko [[pektina]]-motan eta aipatu substantzia oso preziatua baita [[elikagai]], [[botika]]gintza eta [[kosmetika]] industrian.
 
==Ezaugarriak==
 
Flageloak: dibisio honetako algek ez dute flagelorik
 
Ernalketa: [[gametozistegamia]] bitartez ematen da alga gorri gehienen arteko ugalketa. Hau da, ernalketa gametoziste mailan ematen da, ugal-zelulei babesa emate aldera.
 
[[Zelula horma]]: pektina ugaridun [[pektozelulosa]]zko pareta izan ohi dute. Alga talde honetan bi pektina mota aurki daitezke: agarra, ''Gelidium'' generoan agertzen dena, esaterako; eta [[korrageno]]a, ''Chondrus'' generoan, adibidez. Batzuetan pareta kaltzifikatu egiten da ''Lithophyllum'' eta ''Corallina'' generoetan gertatzen den bezala.
 
Pigmentuak: alga hauetan a- eta b-[[klorofila]]k, α- eta β-[[karoteno]]ak, [[xantofila]]k ([[luteina]] bereziki) eta [[fikobilina]]k agertu ohi dira.
 
[[Plasto]]ak: pareta bikoitza dute, [[tilakoide]]ak isolatuta agertu ohi dira eta [[fikobilisoma]]k eduki ohi dituzte.
 
Erreserba: alga gorrien erreserba-substantzia [[errodamilioi]]a izaten da eta estraplastidialki metatzen da.
 
== Bibliografia ==
 
* {{erreferentzia|abizena = Alberdi Estibaritz|izena=Antton|izenburua = Alga gorriak, EuskalNatura.net. CC-BY-SA lizentzia.|url = http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=157&Itemid=186}}
 
== Kanpo loturak ==